Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

¡Atención! Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios relacionados con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información. Saber más

Acepto

POLITICA DE COOKIES

Cookie es un fichero que se descarga en su ordenador al acceder a determinadas páginas web. Las cookies permiten a una página web, entre otras cosas, almacenar y recuperar información sobre los hábitos de navegación de un usuario o de su equipo y, dependiendo de la información que contengan y de la forma en que utilice su equipo, pueden utilizarse para reconocer al usuario.. El navegador del usuario memoriza cookies en el disco duro solamente durante la sesión actual ocupando un espacio de memoria mínimo y no perjudicando al ordenador. Las cookies no contienen ninguna clase de información personal específica, y la mayoría de las mismas se borran del disco duro al finalizar la sesión de navegador (las denominadas cookies de sesión).

La mayoría de los navegadores aceptan como estándar a las cookies y, con independencia de las mismas, permiten o impiden en los ajustes de seguridad las cookies temporales o memorizadas.

Sin su expreso consentimiento –mediante la activación de las cookies en su navegador– etxerat.info no enlazará en las cookies los datos memorizados con sus datos personales proporcionados.

¿Qué tipos de cookies utiliza esta página web?

- Cookies técnicas: Son aquéllas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan como, por ejemplo, controlar el tráfico y la comunicación de datos, identificar la sesión, acceder a partes de acceso restringido, recordar los elementos que integran un pedido, realizar el proceso de compra de un pedido, realizar la solicitud de inscripción o participación en un evento, utilizar elementos de seguridad durante la navegación, almacenar contenidos para la difusión de videos o sonido o compartir contenidos a través de redes sociales.

- Cookies de personalización: Son aquéllas que permiten al usuario acceder al servicio con algunas características de carácter general predefinidas en función de una serie de criterios en el terminal del usuario como por ejemplo serian el idioma, el tipo de navegador a través del cual accede al servicio, la configuración regional desde donde accede al servicio, etc.

- Cookies de análisis: Son aquéllas que bien tratadas por nosotros o por terceros, nos permiten cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos.

Cookies de terceros: La Web de etxerat.info puede utilizar servicios de terceros que,  recopilaran información con fines estadísticos, de uso del Site por parte del usuario y para la prestacion de otros servicios relacionados con la actividad del Website y otros servicios de Internet.

En particular, este sitio Web utiliza Google Analytics, un servicio analítico de web prestado por Google, Inc. con domicilio en los Estados Unidos con sede central en 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043.  Para la prestación de estos servicios, estos utilizan cookies que recopilan la información, incluida la dirección IP del usuario, que será transmitida, tratada y almacenada por Google en los términos fijados en la Web Google.com. Incluyendo la posible transmisión de dicha información a terceros por razones de exigencia legal o cuando dichos terceros procesen la información por cuenta de Google.

El Usuario acepta expresamente, por la utilización de este Site, el tratamiento de la información recabada en la forma y con los fines anteriormente mencionados. Y asimismo reconoce conocer la posibilidad de rechazar el tratamiento de tales datos o información rechazando el uso de Cookies mediante la selección de la configuración apropiada a tal fin en su navegador. Si bien esta opción de bloqueo de Cookies en su navegador puede no permitirle el uso pleno de todas las funcionalidades del Website.

Puede usted permitir, bloquear o eliminar las cookies instaladas en su equipo mediante la configuración de las opciones del navegador instalado en su ordenador:

logo

kinkea
etxelagun

AZKEN ALBISTEAK.

Bertan behera gelditzen da Kinkea promozioaren zozketa, besterik jakinarazi arte

ETXERAT (2020-III-26). Etxerat Elkarteak abian jarritako KINKEA produktu promozio berriari dagokion zozketa bertan behera geratzen da Covid-19 gaitzak sortutako egoeraren larritasuna kontuan izanda.

Kinkearen udaberriko zozketa martxoaren 30an gauzatuko genuela iragarri genuen hasiera batean baina, gaur egungo egoerak behartuta, zozketa bertan behera geratzen da besterik jakinarazi arte.

Elkarrizketa Urtzi Errazkini Zebrabidean saioan: Elkartasuna eta aldarria zabalduko dira "Etxetik...etxera!" saioan

HALA BEDI (2020-III-26). COVID19 gaitzaren eraginez espetxeetan bizi duten egoera ezagutzera jo du "Zebrabidea" izeneko Hala Bedi irratiko magazinak. Presoen osasuna bermatzeko hartutako segurtasun neurrien eskasia salatu du Urtzi Errazkin gure bozeramaileak, eta baita eskaera argiak luzatu Espaniako zein Frantziako gobernuei: larriki gaixorik daudenak, 70 urte baino gehiago dituztenak eta baldintzapeko askatasuna lortzeko aukera duten presoen berehalako askatasuna eta jadanik baimenarekin atera diren eta hirugarren graduan dauden presoen kaleratzea, besteak beste.

Ostiral honetan, martxoaren 27an, Sare Herritarrarekin batera antolatu duten "Etxetik... etxera!" saioaren nondik norakoak ere azaldu ditu. Arrosa Irratien Sarean jarri dute elkarrizketa. Entzun HEMEN!arrosa.png

Espetxean dauden pertsonek prebentzio eta babes neurri guztiak hartzeko eskubidea dute

Hau da premiaz eskatzen duguna: Larriki gaixorik daudenak, 70 urte baino gehiago dituztenak eta baldintzapeko askatasuna lortzeko aukera duten presoen berehalako askatasuna eta jadanik baimenarekin atera diren eta hirugarren graduan dauden presoen kaleratzea

ETXERAT (2020-III-25). Oso momentu zaila eta korapilatsua bizitzen ari gara denok. Beldurra, ziurgabetasuna, segurtasun eza eta sufrimendua pairatzen ari gara, eta guzti honi konfinamendua bezalako neurri antinatural batek sortzen dituen zailtasunak, tentsioa eta ondorioak gehitu beharko dizkiogu.

Une honetan, gure segurtasuna eta maite ditugunen segurtasuna da gure lehentasuna. Ez kutsatzeko eta babesteko neurri guztiak hartzea da gure kezka nagusiena. Eskularruak, maskarillak, alkohola, lixiba, segurtasun-distantzia eta protokolo egoki bat jarraitzen dugu gu ez kutsatzeko eta baita besteak ez kutsatzeko ere. Egoera honen inguruan hau ohartarazi nahi dugu:

Espetxean, dagoen konfinamendurik handiena izanik, egoera oso ezberdina da. Gatibu dauden pertsonek ez dute aukera guk ditugun neurri eta prebentzio protokoloak jarraitzeko. Ez dituzte eskularrurik, ez alkoholik, ezta ur oxigenaturik ere, zailtasun askorekin, lixiba pote bat lor dezakete bakarrik. Oso zaila da espetxe barruan segurtasun-distantzia mantentzea, bai gainontzeko presoekin, baita funtzionarioekin ere, espazioak oso txikiak eta itxiak dira, eta jende asko batera elkarrekin egoten da askotan.

Koronabirusari dagokionez, egoera orokorra kezkagarria bada, espetxetan are kezkagarriagoa da. Ez dugu alarmismoa piztu nahi, baizik eta kontzientzia sortu, gizartearen gehiengoa ez baita egoera honetaz jabetzen. Ezin dugu ahaztu espetxean pilaketa izugarria dagoela eta aireztapenik gabeko leku txiki eta itxiak direla. Garbitasuna eta higienea mugatua da eta prebentzio eta babes neurriak hartzea ia ezinezkoa da. Gainera, bertako baldintza txarrengatik eta elikadura eskasarengatik, bertan dauden pertsonak ahulagoak dira orokorrean, beraz, kutsatzeko arrisku gehiago dute.

Ororen gainetik, gogorarazi nahi dugu espetxean dauden pertsonek prebentzio eta babes neurri guztiak hartzeko eskubidea dutela, kanpoan gaudenok dugun bezala. Osasunaren eskubidea da, beste guztien gainetik jarri beharko den eskubidea. OME-ek dioen bezala, espetxean dauden pertsonek kanpoan gaudenon osasun-eskubide bera daukate, eta haien kasuan, Estatua da haien integritatea eta bizia bermatu beharko duena. Gainera, presoak ez kutsatzeko hartzen diren neurriek ezin dituzte berez mugatuta dituzten eskubideak baliogabetu.

Duela gutxi larriki gaixorik dauden presoengan eta 70 urte baino gehiago dituzten presoengan jarri genuen arreta. Arrisku taldean sartzen dira pertsona hauek haien gaixotasunengatik eta adinarengatik, espetxean daudenez, arriskua handiagoa da bertako baldintzengatik. Preso hauen egoerari irtenbide bat emateko beharraren premia, Covid-19-ren eraginez espetxean hildako pertsona batekin islatzen da. Hainbat palotogia zituen 78 urteko emakumea da espetxean hildakoa. Espetxeko agintariek eta agintari judizialek, haien erantzukizuna presoen bizia babestea delarik, azalpenak eman beharko dituzte 70 urte baino zaharragoa zen pertsona gaixo bat espetxean jarraitzen zuelako. Eta heriotza hau lau egunez estali izanaren arrazoia eta ea beste zerbait estali ote duten azaldu beharko dute baita ere.

Pertsona hauen egoera premiaz konpontzeko eskatzen dugu, arduraz eta gizatasunez. Kalean egon beharko lukete, espetxeko legediak hala diolako, eta espetxean mantentzeak haien bizia arrisku handiagokoan jartzen duelako. Ze helbururekin mantentzen dituzte preso hauek espetxean? Gatibu dauden pertsonengan hartzen diren neurri humanitarioak zein irizpiderekin hartzen dira? Duela gutxi argitaratutako berriak zihoen Frantzian 5000 preso kaleratuko direla, haien artean osasun arazo larriak dituztenak daude, eta dudarik gabe, berri ona da hau. Hartutako neurri honek dagoen pilaketa arinduko du hein batean, eta 5.000 pertsona horien segurtasuna bermatuko du. Oraindik ez dakigu Estatu Frantsesak neurri hau gizatasun osoz ezarriko duen edo; beste behin ere, presio politikoen eraginez, larriki gaixorik dauden euskal preso politikoak alde batera utziko dituen, dituzten gaixotasunei zama gehituz eta haien eta haien senideen sufrimendua handituz.

Espetxeetako egoerari dagokionez, oso zaila da mapa orokor bat trazatzea, espetxe bakoitzak bere legedia duelako eta lege orokorren interpretazioa ezberdina delako, gainera komunikazioak mugatu direnez, barrutik jasotzen dugun informazioa ere mugatua da.

Badakigu zenbait espetxeetan moduluak hustu dituztela, medikuek agindutako isolamendua edo berrogeialdia igaro ahal izateko. Hartutako neurria beharrezkoa da zalantzarik gabe, baita ezinbestekoa ere, baina zalantza dugu ea beste moduluetako jende kopurua bikoiztu den, eta ondorioz, arriskua handitu. Dena den, funtsezkoa da mediku-asistentzia bermatzea pandemia kontrolatzeko behar diren baldintzekin. Badakigu espetxeetan dagoen mediku-asistentzia murritza dela beti, horregatik kezka dugu ez dakigulako ea ekipamendu medikoak ziurtatu eta indartu diren espetxe barruan pandemiari aurre egin ahal izateko.

Honetaz gain, esan dezakegu hartutako neurriak murriztaileak direla, eta komunikazioei eragiten dietela nagusiki. Komunikazioen etendura birusa gehiago ez zabaltzeko egin dela ulertzen dugu. Baina ez dira beste neurri batzuk ezarri presoak haien familiarekin duen harremana ez galtzeko; presoak, Estatu espainolean, baimendutako 8 dei edukitzetik 12 dei edukitzera pasatu diren arren. Dei hauek iraupen mugatua dute eta gastu ekonomiko gehigarria suposatzen dute (gainera familia askoren momentu okerrenean eman da gastu ekonomiko gehigarri hau), dei hauek inolaz ere ezin dituzte ohiko komunikazioak ordezkatu, hauek ere nahiko mugatuak diren arren.

Hau gutxi balitz, Correos-ek alarma egoera honengatik hartutako neurrien artean idatzizko prentsa ez banatzea dago, dispertsatutako gure senideentzat isolamendua handitzea suposatzen duelarik. Gainera hau dena familiarteko komunikazioa oso beharrezkoa denean gertatu da, bestearen berri jakitea ezinbestekoa denean, ea ondo dauden jakiteko, zalantzak argitzeko eta lasaitasuna irabazteko.

Laburbilduz: espetxeetako egungo egoera oso kezkagarria da eta aurrerantzean eman daitekeen egoera oso asaldagarria. Espainiako eta Frantziako agintariek prebentzioa eta babesa bermatzeko neurriak ezarri beharko dituzte presoen integritatea eta osasuna bermatzeko, eta aldi berean, dagozkien eskubide guztiak erespetatu beharko dituzte.Hori da beraien erantzukizun nagusia.

Egoera honek jokabide ausartak eskatzen ditu, egungo legediak dioen moduan. Jadanik preso askok kalean egon beharko lukete eta espetxean daude oraindik kondenei zigor gehigarriak ezartzeko nahiarengatik.

Horrela izanik, hau eskatzen dugu:

  • Larriki gaixorik dauden presoen BEREHALAKO askatasuna.
  • 70 urte baino gehiago dituzten presoen BEREHALAKO askatasuna.
  • Baldintzapeko askatasuna lortzeko aukera duten presoen BEREHALAKO askatasuna, Estatu frantsesak sistematikoki ukatzen duen neurria da hau, presoek eskatutako baldintzak betetzen dituzten arren.
  • Jadanik baimenarekin atera diren eta hirugarren graduan dauden presoen kaleratzea, baimenak eman ondoren hirugarren graduaren kontzesioa epe kontua besterik ez baita.
  • Presoek prebentziorako, babeserako eta desinfekziorako behar dituzten tresnak eta neurriak erraztea, pandemiari aurre egiteko ezarritako segurtasun protokoloak errespetatuz.
  • Mediku-ekipamenduak indartzea, espetxeetako mediku-asistentzia eguneko 24 ordutan bermatu ahal izateko, pandemia honek eskatzen duen segurtasunez eta eraginkortasunez.
  • Espetxeetan bideo-deiak egiteko sistemak ipintzea, komunikazio etenduraren ondorioak ekiditeko. Telefono deien gastu ekonomikoa espetxeko administrazioak bere gain hartzea.

"Etxetik Etxera" saioa emitutuko dugu martxoaren 27an; Elkartasuna eta aldarria sarean

ETXERAT (2020-III-23). Pairatzen dugun emergentzia egoera honetan, eta horren ondorioz, gure senideekiko bisita eta komunikazioen etendura mantentzen den heinean, elkartasunari eta aldarriei lekua egin nahi diegu datorren martxoaren azken ostiralean.

Martxoaren 27an, batu gaitezen sarean eta zabal dezagun lau haizetara gure aldarria!

Hau duzue “Etxetik Etxera” lerroburupean, Sare Herritarrarekin batera, martxoaren 27rako prestatu dugun saio bereziaren proposamena…

  • 19:00retan: Sare Herritarraren Facebook-ean ordu erdiko saioa emitituko dugu (Etxerat Elkartearen eta Sareren mezuen emanaldia ikusentzunezkoen bidez; musikariak eta bertsolarien emanaldia zuzenean…). Etxerat Elkartearen sare sozialetan ere emanaldiaren berri emango dugu.
  • 19:30etan: Atera zure aldarrikapenaren argazkia edo bideoa eta igo sare sozialetara, #EtxeanNahiDitugu eta #NiEtxeanGeratukoNaiz traolak erabiliz. Edozein moduan egin dezakezu.

Bilaka dezagun sarea elkartasun eta aldarrikapen topaleku!

kartela 27 marzo.jpg

Oskar Calabozo euskal preso politikoa aske geratu da

ETXERAT (2020-III-22) Oscar Calabozo Casado preso politiko trapagarandarra aske geratu da, 18 urte preso egon ostean. Cordobako espetxetik atera da gaur. Ongi etorri Oskar! Bat gutxiago!

calabozo.jpg

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.