Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

¡Atención! Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios relacionados con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información. Saber más

Acepto

POLITICA DE COOKIES

Cookie es un fichero que se descarga en su ordenador al acceder a determinadas páginas web. Las cookies permiten a una página web, entre otras cosas, almacenar y recuperar información sobre los hábitos de navegación de un usuario o de su equipo y, dependiendo de la información que contengan y de la forma en que utilice su equipo, pueden utilizarse para reconocer al usuario.. El navegador del usuario memoriza cookies en el disco duro solamente durante la sesión actual ocupando un espacio de memoria mínimo y no perjudicando al ordenador. Las cookies no contienen ninguna clase de información personal específica, y la mayoría de las mismas se borran del disco duro al finalizar la sesión de navegador (las denominadas cookies de sesión).

La mayoría de los navegadores aceptan como estándar a las cookies y, con independencia de las mismas, permiten o impiden en los ajustes de seguridad las cookies temporales o memorizadas.

Sin su expreso consentimiento –mediante la activación de las cookies en su navegador– etxerat.info no enlazará en las cookies los datos memorizados con sus datos personales proporcionados.

¿Qué tipos de cookies utiliza esta página web?

- Cookies técnicas: Son aquéllas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan como, por ejemplo, controlar el tráfico y la comunicación de datos, identificar la sesión, acceder a partes de acceso restringido, recordar los elementos que integran un pedido, realizar el proceso de compra de un pedido, realizar la solicitud de inscripción o participación en un evento, utilizar elementos de seguridad durante la navegación, almacenar contenidos para la difusión de videos o sonido o compartir contenidos a través de redes sociales.

- Cookies de personalización: Son aquéllas que permiten al usuario acceder al servicio con algunas características de carácter general predefinidas en función de una serie de criterios en el terminal del usuario como por ejemplo serian el idioma, el tipo de navegador a través del cual accede al servicio, la configuración regional desde donde accede al servicio, etc.

- Cookies de análisis: Son aquéllas que bien tratadas por nosotros o por terceros, nos permiten cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos.

Cookies de terceros: La Web de etxerat.info puede utilizar servicios de terceros que,  recopilaran información con fines estadísticos, de uso del Site por parte del usuario y para la prestacion de otros servicios relacionados con la actividad del Website y otros servicios de Internet.

En particular, este sitio Web utiliza Google Analytics, un servicio analítico de web prestado por Google, Inc. con domicilio en los Estados Unidos con sede central en 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043.  Para la prestación de estos servicios, estos utilizan cookies que recopilan la información, incluida la dirección IP del usuario, que será transmitida, tratada y almacenada por Google en los términos fijados en la Web Google.com. Incluyendo la posible transmisión de dicha información a terceros por razones de exigencia legal o cuando dichos terceros procesen la información por cuenta de Google.

El Usuario acepta expresamente, por la utilización de este Site, el tratamiento de la información recabada en la forma y con los fines anteriormente mencionados. Y asimismo reconoce conocer la posibilidad de rechazar el tratamiento de tales datos o información rechazando el uso de Cookies mediante la selección de la configuración apropiada a tal fin en su navegador. Si bien esta opción de bloqueo de Cookies en su navegador puede no permitirle el uso pleno de todas las funcionalidades del Website.

Puede usted permitir, bloquear o eliminar las cookies instaladas en su equipo mediante la configuración de las opciones del navegador instalado en su ordenador:

logo

kinkea
etxelagun

AZKEN ALBISTEAK.

Elkarrizketa Hala Bedi Irratian

HALA BEDI. Aurreko astean Foro Sozialak txosten bat argitaratu zuen, EPPK-ko kideek lehen gradutik bigarren gradura aldatzeko egindako eskaeren inguruan. Aztertutako 46 eskaeretatik 44 kasutan ezezkoa eman zaie, soilik bi eskaera izan dira onartuak, eta beste 70 kasu daude aztertzeko zai. Etxerat elkarteak gradu aldaketen aurrean oztopoak jartzen ari direla salatu zuen, eta “legea aplikatzeko” eskatu.

Urtzi Errazkin Etxerat elkarteko bozeramailea Hala Bedi Irratiko Hizpidean saioan izan da. Salbuespenezko egoera salatu du senideekiko. EPPK-ko presoen % 95a lehen graduan dago, 27 bakartze moduluetan, eta instituzioen aldetik egoera honen aurrean inmobilismo jarrera dagoela salatu du. Elkarrizketa hemen entzungai:

Gradu aldaketa lortzeko eskaerei erantzunez jasotako ezezko ebazpenek kalte egiten digute senideoi, presoen etxeratzea atzeratzen duelako

ETXERAT. “Graduen aldaketari buruzko ukapen ebazpenez egindako azterketa” atzo ezagutarazi zuen Foro Sozial iraunkorrak, eta lan hori eskertu egiten dugu, gatazkaren ondorioak konpontzeko Foro Sozialak gauzaturiko ahalegina eta erakutsitako borondadea eskertzen ditugun era berean. Ikerketa honek, zoritxarrez, gure senideei ezartzen zaien salbuespen egoerak espainiar espetxe politikan oinarria duela eta oraindik ere indarrean dagoela baieztatzen du.

Datuak oso adierazgarriak dira. 2018ko uztailetik gaurdaino Espetxe Zaintzako Epaitegiak 47 ezezko ebazpen ebatzi ditu, gradu aldaketa lortzeko euskal presoek egindako eskaerak direla eta. Bi kasutan soilik bigarren gradura igarotzea onartu da eta 2018ko irailaren 27an Espetxe Zaintzako Epaitegian erantzun baten zain 70 eskaera zeuden.

Euskal gizarteak garai berria bizi du, eta gizarteak gatazkaren ondorioen bidezko konponbidea aho batez aldarrikatu duen arren, euskal preso politikoen % 95 inguru oraindik ere lehen graduan(erregimen itxia) sailkaturik daudela eta haietatik 27 bakartze moduluetan modu iraunkorrean dauzkatela gogorarazi nahi dugu.

Espetxean dauden gure senideek espetxe legediaren bidea ibiltzeko prestutasuna adierazi dute, honen bidez espetxetik ateratzea lortzeko, eta senideak eta lagunak garenok hautu honekin bat egiten dugu, guk ere presoak ahalik eta lasterren etxean egon daitezen nahi dugulako eta senideok gure sofrikarioa areagotzen duen espetxe politika atzean utzi nahi dugulako, baina hala ere espetxe bakoitzeko tratamendu batzordeak eta Auzitegi Nazionalaren menpekoa den Espetxe Zaintzako Epaitegiak gure nahia lortzea oztopatzen jarraitzen dute.

Presoei urrats berriak egin ditzaten eskatzen diete eta euskal presoak urratsak ari dira egiten. Euskal gizarteak hori badaki. Gradu aldaketa dela eta, preso bakoitzaren inguruko baldintza zehatzak ete bere espetxe egoera aztertu eta gero erabaki behar da. Gradu aldaketa ukatzeko denontzat emaniko erantzun berdinak eta sistematikoak onartezinak dira. Beraien legeak betetzen ez dituzten erabakien ondorioak noiz arte pairatu behar ditugu?

Euskal gizarteak, bere erakundeek eta eragile politiko eta sozialek preso guztiak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzeko aldarrikatu dute, adinekoak diren eta gaixorik dauden presoen askatasuna eskatu dute, zigorrak batzeko Europako irizpidea bete behar dela adierazi dute eta lehen graduak ezartzen duen oztopoa gainditu egin behar dela uste dute. Salbuespen espetxe politika honen pairatzaile noiz arte izango gara?

ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DITUGU!

urtzi.jpg

Eta hemen duzue Onintza Ostolaza abokatuare hitzartzea:

ZEZ-ak, pasa den uztailetik gaur arte, eman dituen ia 50 Autoen azterketa juridikoa egiten saiatuko naiz. Hauetatik bakarra izan da 1go gradutik 2.gradura progresatzearen aldekoa eta bestea espetxe administrazioak eman du.

         GRADUAREN LEGEZKO DEFINIZIOA

         SALBUESPENEZKO klasifikazioa da, izan ere, ohikoena da, pertsona bat espetxean sartzen denean, bigarren graduan edo “erregimen arruntean” klasifikatzea. Horregatik, Estatu espainiarreko presoen %1a soilik aurkitzen da 1go graduan (aldiz, euskal preso politikoen %95a).

         Gainera, 1go graduan klasifikatzeko erabakiak objektiboki MOTIBATUA izan behar du. Eta legearen arabera, bi arrazoi daude 1go gradua ezartzeko: 1) presoa oso arriskutsua izatea, beste presoentzat edo espetxeko bizikidetzarako, edo 2) presoa ez egokitzea erregimen arruntera, hau da, espetxe barruko arauak behin eta berriz urratzea. Arrazoi hauek, esan bezala, modu objektiboan frogatuta egon behar dute, adibidez, arau horiek urratzen dituelako presoak hainbat zigor espediente izan beharko lituzke 1go gradua ezartzeko. Beraz, preso bati 1go gradua ezartzea, bi arrazoi hauetako bat izan gabe (arrisku handia edo ez-egokitze larria), Zuzenbidearen eta legearen aurkakoa da.

         Azkenik, BEHIN BEHINEKO egoera bat izan behar du edo DENBORAN MUGATUA, aipatutako arrazoi horiek (arriskugarritasuna edo ez egokitzea) desagertu artekoa.

         Beraz, 1go gradua, legezko definizioz, SALBUESPENEZKO klasifikazioa da, OBJETIBOKI MOTIBATUA izan behar du eta DENBORAN MUGATUA.

         BIGARREN GRADURA PROGRESATZEA UKATU DUTEN AUTOEN AZTERKETA

         Zaintza Epaitegi Zentrala, 1go graduaren legezko definizio honetatik urruntzen da eta klasifikazio hau mantentzen die euskal preso politikoei, ez-egokitze faktoreak eta egokitze faktoreak aztertu ondoren. Ez-egokitzeen artean, denboraz eta lekuz kanpo dauden baieztapenak egiten ditu, legeak aurreikusten ez dituen argumentuak mahai gainean jarriz.

         Horrela, atzo Foro Sozialak publiko egin zuen lanean, argumentu hauetako bakoitza zerrendatzen da. Gaurkoan, ondorio hauek azpimarratu nahi ditugu:

         - Auto hauetan aipatzen diren faktore negatibo gehienak presoak egindako delituari lotuta daude. Hau da, kondenak oso altuak direla, oso larriak... elementu hauek denek EREMU PENALARI eragiten diete, hau da, epaiketari eta azken epaiari. Delituen larritasuna epaiketan neurtzen da eta horren araberako zigorra (normalki oso altua) epaitegiek ezartzen dute. Baina horrek ez du zerikusirik ondoren preso honek duen espetxeko egokitzapenarekin. Klasifikazioan garrantzitsua dena da, pertsona jada PRESO DAGOENEAN, ea espetxeko bizimoduan arriskutsua den edo ea bertako bizitza-arauetara egokitzen den. Beste guztia bere iraganaren parte da eta EZIN DA INOIZ ALDATU. Beraz, ezin du graduaren progresioak presoak egin duen delituari erabat lotuta egon. Bestela, batzuk inoiz ezingo dira 1go gradutik atera eta hori legearen aurkakoa da.

- Beste argudio multzo bat, denborari buruzkoa da. Gai honetan, ZEZ ez da koherentea, izan ere batzuetan kondenaren erdia beteta izatea faktore positiboa da eta beste batzuetan negatiboa. Kontua da, graduaren progresioak ez duela legez, denborazko baldintzarik.

- Erantzukizun zibila ordaindu ez izana. Argudio hau ere ez da zuzena. Erantzukizun zibila ordaindu edo ordaintzeko borondatea agertzea, ez da 1go gradutik 2.gradura pasatzeko baldintza bat. Legeak dio, hau eskatuko dela 2.gradutik 3.gradura progresatzeko. Beraz, une honetan ezin da gai hau baldintzatzaile izan.

- Berrerortze arriskua (edo delitua berriro egiteko arriskua). Argudio hau ia ebazpen guztietan erabiltzen da. 70 urte baino gehiago dituen preso baten kasuan ere bai. Ez dago esan beharrik, argudio hau erabat denboraz eta lekuz kanpo dagoela eta gaur egun, ez duela zentzurik. Benetan pentsatzen dute pertsona hauek ETA-n sartuko direla berriro, jada desagertu den erakunde batean?

-Aurrekoari lotuta, badago beste argumentu multzo bat, preso dagoen pertsonak ETA-ri lotuta jarraitzen duela adierazten duena. “ETA desagertu da formalki, baina oinarrian badago erakunde honekiko atxikimendu bat...” horrelako zerbait adierazten dute. Hau ere erabat lekuz kanpoko argumentua.

-Autoridadeekin ez kolaboratzea, eragindako kaltea ez errekonozitzea, ez damutzea, barkamena ez eskatzea... badago horrelako beste multzo bat. Multzo hau garrantzitsua da, eta seguruenik garrantzia hartzen joango da. Baina ñabardura GARRANTZITSU BAT egin behar dugu: Baldintza hauek 7/2003 LO-ak sartu zituen legedi penal eta penitentziarioan. Baina baldintza hauek 2.gradutik 3.gradura eta baldintzapeko askatasunera igarotzeko dira. INOLAZ ERE EZ 1GO GRADUTIK 2.GRADURA PASATZEKO. Beraz, 2.gradutik 3.era pasatzeko eskaerak egitean, orduan bai, 7/2003 LO-az eta honen baldintzez hitz egin beharko dugu, noski, baina ez orain.

-Espetxeak antolatutako aktibitate programatuetan parte hartzea. Printzipioz, argudio hau positibotzat hartzen da, baina jarraian, beste “aitzakia” batzuk aipatzen dira: aktibitate horiek presoak bere interes propioan egiten dituela, bere beharrizan propioei erantzuteko, ez direla tratamentuaren parte...

-Presoak egin dituen adierazpen eta bere jarreraren zintzotasuna ezbaian jartzen da. Kasu askotan, legeak eskatu ez arren, presoak hainbat bakarkako adierazpen egiten ari dira, euren borondatez, eragindako kaltea onartuz eta etorkizuneko bide baketsuen aldeko jarrera argia azalduz. Baina adierazpen hauek ere ez direla zintzoak esaten digu epaileak. Presoaren “amarru” direla, graduz progresatzeko.

         Argudio hauetan oinarritu da ZEZ, gure bezeroak 1go gradutik 2.gradura pasatzea ukatzeko.       

AMAIERA

         Esan dugu, gaur egun 70 helegite inguru daudela ZEZ-ean, ebazpenaren zain, 1go gradutik 2.gradura pasatzeko eskatuz. Beste hainbat eskaera, aurreko fasean daude, hau da, fase administratiboan, eta bertan, Espetxe Erakundeen Idazkaritza Orokorrak erabaki behar du progresio hau onartu edo ez. Honen aurretik, 3 hilabetean behin, espetxe bakoitzeko Tratamentu Juntek erabakitzen dute presoa 1go graduan mantendu edo ez.

         Azpimarratu nahi dugu, guk defenditzen ditugun gehienak, 1go graduan egonda ere, 2. graduko moduluetan aurkitzen direla, 2. graduan dauden presoekin bizikidetzan. Beraz, erregimen itxiko edo isolamenduko moduluetan aurkitzen diren 30 preso politikoak kenduta, beste guztiak (175 inguru), “de facto” 2.graduko moduluetan aurkitzen dira, 1go graduko murrizketekin (patiora ateratzeko mugaketak, aktibitateak egiteko mugatzeak,...). Beraz, gure defendatuak sistematikoki eta iraunkorki 1go graduan mantentzeak, gure ustez, badu helburu ezkutu bat: presoek bide penitentziario legal eta bakarkakoa egitea oztopatzea. Badakitelako, bide hau egiten uzten bazaie, 2.gradua lortu ondoren, irteera-baimenak eskuratu ditzaketela, ondoren 3.gradua eta azkenik, baldintzapeko askatasuna. Beraz, bakarkako bide legala egitea oztopatzen ari dira, hori egiteko exigitzen ari diren instantzia berberak.

         Beraz, organo judizial eta administratibo hauei guztiei eskatzen diegu (Zaintza Epaitegi Zentralari, Espetxe Erakundeen Idazkaritza Orokorrari eta espetxe bakoitzeko Tratamentu Juntari), LEGEDIA APLIKATU DEZATEN, GAUR EGUN INDARREAN DAGOEN ESPETXE LEGEDIA, eta horren arabera, euskal preso politiko guztiak 1go gradutik atera eta 2.graduan (erregimen arruntean) ezarri ditzaten, benetan, bakarkako bide legala egiten jarraitu dezaten.

"Azken arnasa arte" film laburraren estreinaldia burutu da Bilbon

azken arnasa arte.jpg

ETXERAT. "Azken arnasa arte" film laburraren estreinaldia burutu da guar Bilboko Kafe Antzokian, euskal presoen senide eta lagunen ordezkaritza zabal baten presentziarekin. Adin nagusikoengan eta gaixorik dauden senideengan euskal presoen urrunketak duen eragina aintzat hartuta, gure nagusien duintasun eta kemenari gorazarrea da pelikula hau.

Momentu hunkigarriak bizi dira Kafe Antzokiko ekitaldian euskal presoen adin nagusiko senidei egindako ondorengo omenalditxoan. Filmean parte hartu duten Ramoni Galdeano, Jose Angel Aramendi, Leire Amarika eta Itziar Ituño izan dira, besteak beste, estreinaldian. 

Datorren astean, urriaren 10ean, arratsaldeko 19:30etan, Hernaniko Biteri Kultur Etxean, Kukuluxetan elkarteak ekoiztutako filma hau ikusteko aukera izango da.

Balizko espetxeen transferentziaren baitan Etxeratek agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean

legebiltzarra.jpg

ETXERATEtxerat elkarteak Gasteizko Legebiltzarreko Lana eta Justizia Batzordean parte hartu du gaur, balizko espetxe transferentziaren baitako lan saioen harira. Etxerat elkartearen bozeramauileak diren Urtzi Errazkin eta Patricia Velezek hartu dute parte gaurko saioan. Azken hiru hamarkadetan euskal presoen senide eta gertukoek pairatzen dugun eskubide urraketa eta sufrimenduaren lekukotza eman dugu.

Asteburua etxean igarotzeko ohiko baimenaren eraginez Alfredo Remirez euskal preso politikoa espetxetik atera da

ETXERAT. Asteburua kalean igarotzeko ohiko baimena jaso ondoren, Alfredo Remirez Marañon euskal preso amurrioarra Zaballako espetxetik atera zen atzo. Bigarren graduan dago Alfredo Remirez eta datorren azaroan bere zigorra beteko du.

alfredo eta ama.jpg


 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 

Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.