fue agregado a su carrito
 646 028 884 (Astelehenetik ostiralera 10:00-14:00 eta 17:00-20:00)

Nola egin erosketa bat

Oso erreza da. Eskuratu nahi dituzun artikuluak aukeratu eta erosketa saskian sartu behar dira, “saskira gehitu” botoian sakatuz. Gehitutako produktuen laburpen bat goiko eskuin aldean ikusgai egongo da. Bertatik aurretik gehitutako produktuak kendu edo gehitu ahal dituzu. Saskian zer dagoen ikusteko saskiko ikonoan sakatu beharko duzu.

Aukeratutako produktuen eskaria tramitatzeko beheko aldean dagoen botoia sakatu behar duzu. Saskitik erosketarekin jarraitu edo eskariaren tramitazioa baieztatu dezakezu beheko aldean daude botoiak erabiliz.

Eskaria tramitatzen duzunean, momentu horretatik aurrera egiten diren eragiketa guztiak konexio seguruan egiten dira zure datuen konfidentzialtasuna bermatzeko.

Ondoren zabalduko den leihoak zure erabiltzaile eta pasahitza datuak eskatuko ditu. Datu horiek bezeroa bazara soilik sartu beharko dituzu.

Oraindik bezeroa ez bazara eta erregistratu nahi baduzu, saio hasierako orri horretatik edo kontu bat sortuz egin dezakezu orriaren goiko aldean dagoen erregistratu esteka erabiliz. Era honetan, erabiltzaile kodea eta pasahitza lortuko dituzu eta hauekin aurrerantzean gure web gunean egin ditzakezun eragiketetarako erabilgarriak izango zaizkizu: produktuak erosi, eskaintzen inguruko informazioa eta promozioak jaso eta zure eskariaren egoera begiratu ahal izango dituzu. Bezeroaren fitxan zure datu pertsonalak erregistratuta geratuko dira, ez dituzu berriz ere sartu beharko hurrengo erosketak egiterakoan beraz.

Erregistratu gabe ere erosketak egin ahal izango dituzu. Helbidearen datuak eta ordaintzeko era jasotzen dituen formularioa beteta nahikoa da. Egindako eskaria tramitatzeko soilik erabiliko dira datu horiek.