fue agregado a su carrito
 646 028 884 (Astelehenetik ostiralera 10:00-14:00 eta 17:00-20:00)

ITZULKETAK EDO ALDAKETAK

Edozein arrazoirengatik eskuratutako produktuekin gustura ez bazaude, hamabost (15) egunetako epean itzul dezakezu, ETXERAT DENDAtik jaso zenuen datatik zenbatzen hasita.

Produktua itzultzeko gurekin harremanetan jarri atalean sartu, gai moduan itzulketa aukeratu, eskariaren erreferentzia sartu eta mezuan itzulketaren arrazoia zehaztu eta bidali botoia sakatu behar duzu.

Itzultzeko eskubideaz baliatu ahal izateko, produktuek baldintza hauek bete behar dituzte:

      - Erabili, garbitu edo kaltetu gabekoak izan behar dira.

      - Jatorrizko etiketa gorde behar dute.

      - Jatorriko poltsan itzuli behar dira.

Bidali paketea helbide honetara: TIPSA - Atoan banatzaileak, Sangroniz bidea 6 (Sondika elkartegia edifizioa) nave 2-C, 48.150 Sondika, Bizkaia.

Baldintza horiek guztiak errespetatu izan badira, ETXERAT DENDAk eskuratutako artikuluen diru kopuru osoa itzuliko dizu, bidalketa gastuak izan ezik. Zeure kargu joango dira itzulketa gastuak. Aurretik adierazitako baldintzekin ados ez egon ezik, zure eskaria onartu ezin izango balitz, ETXERAT DENDA zurekin harremanetan jarriko da.

ETXERAT DENDAk eskatutakoa ez den beste artikulu bat bidali badu, edo bidalitako artikuluaren kalitatea ona ez bada, jarri mesedez harremanetan ETXERAT DENDArekin, itzultzeko edota aldatzeko. Kasu honetan, ETXERAT DENDAk  bidalketa gastuak (joan-etorrikoak) bere gain hartuko ditu.

Jantzia, neurria edo kolorea aldatu behar denean, bezeroak itzulketa egin beharko du. Horretarako, aurretik aipaturako pausuak jarraituz gurekin harremanetan jarri itzulketarako eta eskariaren zenbatekoa itzuliko zaio (garraio-kostua izan ezik). Ondoren, bezeroak, eskari berria egin ahal izango du.