ETXERAT (2023-IX-29). Arantza eta Rosa Amezaga Mendizabal tolosarrak duela 41 urte hil ziren Aranda de Dueron.

Koldo nebaren epaiketara Madrilera joan eta bueltako bidaian, kotxe istripu baten ondorioz hil ziren. Istripu berean Koldoren beste ahizpa bat zauritu zen. Salbuespeneko espetxe politikak eta bereziki, dispertsioak eragindako 16 biktimen aitortza ofiziala eskatzen dugu.