ETXERAT (2024-|-7).  Markina-Xemeingo Jose Ramon Foruria Zubialdea euskal preso politikoa zendu da. Baldintzapeko askatasunean zegoen une honetan. 1950ean jaio zen eta gaixotasun larria pairatzen zuen aspaldi.  

2003an Venezuelatik espainaratu zuten eta geroztik espetxean izan da. Etxerat elkartearen gaixotasun larriak dituzten presoen zerrendan zegoen Jose Ramon Foruria. Arrazoi horregatik, 2011tik etxean betetzen ari zen zigorra.

Muxu handia "Foru"rentzat eta besarkada senide eta gertukoentzat