ETXERAT (2023-IX-11). Iñaki Saez eta Asier Heriz hil zirenen 22. urteurrenean, gogoan izan ditugu biak Soraluzen asteburuan izandako ekimenetan. Salbuespeneko espetxe politikak eta bereziki, dispertsioak eragindako 16 biktimen aitortza ofiziala aldarrikatu dugu berriro ere.

Hiru hamarkada luzez Espainiak eta Frantziak mantendu zuten euskal preso politikoen sakabanaketa eta urrunketaren baitan gertatu ziren Iñaki eta Asieren hilketak. Preso bat bisitatzera abiatu ziren eta ezbeharra Avilako espetxerako bidean gertatu zen. Kotxean zihoan Irantzu Benito larri zauritu zen.

Izan ere, dispertsioak behartutako bidai bat izan zen hura. Horren harira, “Elkartasunaren errepidean dispertsioak erailak. Maite zaituztegu!” idatzi dute, bai Plaza Berrian egindako elkarretaratzean erakutsitako pankartan, zein larunbatean, Karakateko omenaldian erabilitakoan. Iñaki eta Asieren senide eta hurbilekoek asteburuan izandako ekimenetan parte hartu duten lagunen besarkada jaso dute.

Giza eskubideen alde, presoak etxera!