ETXERAT (2023-XII-19). Gorka Loran eta Garikoitz Arruarte preso hernaniarrak aske geratu dira ezarri zitzaien 20 urteko espetxe zigorra bete ostean.

2022ko apirilean bati eta urrian besteari 3. gradua ezarri zieten. Fiskalak, bien kasuan, helegitea jarri zuen, baina Zaintza Epaitegi Zentralak atzera bota zituen helegiteak eta 3.gradua mantendu zien.

2023Ko otsailean eta martxoan, hurrenez hurren, kontrol telematikoa jarri zieten. Zaintza Epaitegi Zentralak 2023ko martxoan eta ekainean emandako auto bidez, baldintzapeko askatasunean geratu ziren. Orain aske geratu dira zigor osoa beteta.