ETXERAT (2023-X-18). Jakes Esnal preso politiko lohizundarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 33 urteko espetxe zigorra bete ondoren. Datozen 10 urtetan oraindik kontrol neurri zorrotzak bete beharko ditu. 

2022ko urrian atera zen Jakes Esnal Lannemezaneko espetxetik eta geroztik etxean jarraitu du zigorra betetzen, eskumuturreko elektronikoa eraman duelarik eta beste baldintza batzuk ere bete behar izan ditu. Ongi etorri Jakes! Bat gutxiago!