Abestia sortzeko, Amets Arzallusen laguntza izan dugu. Berak idatzi ditu Anboto magaleko koplak. Antton Uriartek konposatu du abestia, eta Haize Arrosak taldeak musikatu.

Igor Galarzak, Aitor Gorosabelek (Su Ta Gar), Eneritz Gorrotxategik eta Edurtzeta Aniak (Haize Arrosa), eta Gaizka Jareñok (Iheskide) jarri diote ahotsa abestiari.

Bideoklipean hainbat kirolarik parte hartu dute: Oihana Azkorbebeitia, Erlantz Zaldunbide, Oihane Unzalu eta Zigor Iturrieta mendi korrikalariek, June Arbeo eta Itsaso Gangoitia atletek, Abadiñoko Sokatira taldeak, Ganbarru txirrindulari elkarteak eta Axtxiki pilota taldeko kideek. Lantaldeko Igor Galarza kideak egin du edizioa.

Aurten, Lasterbidean lasterketa Abadiñon egingo da, ekainaren 14-15ean.

Lasterketaren 10. urteurrena izanik, abesti berezi bat sortu dugu bideokliparekin batera. ANBOTO MAGALEAN DAGO ABAÑO

An image2024a berezia izango da Abadiñon, urteko ekimenik garrantzitsuenetariko bat izango dugu-eta bertan. Ekainaren 14-15eko asteburuan izango da. Horretarako, lantalde oso bat buru-belarri dabil lanean, asteburu borobila izan dadin eta euskal preso eta iheslari guztiek herriaren maitasuna senti dezaten.

Abestia sortzeko, Amets Arzallusen laguntza izan dugu. Berak idatzi ditu Anboto magaleko koplak. Antton Uriartek konposatu du abestia, eta Haize Arrosak taldeak musikatu.

Igor Galarzak, Aitor Gorosabelek (Su Ta Gar), Eneritz Gorrotxategik eta Edurtzeta Aniak (Haize Arrosa), eta Gaizka Jareñok (Iheskide) jarri diote ahotsa abestiari.

Bideoklipean hainbat kirolarik parte hartu dute: Oihana Azkorbebeitia, Erlantz Zaldunbide, Oihane Unzalu eta Zigor Iturrieta mendi korrikalariek, June Arbeo eta Itsaso Gangoitia atletek, Abadiñoko Sokatira taldeak, Ganbarru txirrindulari elkarteak eta Axtxiki pilota taldeko kideek. Lantaldeko Igor Galarza kideak egin du edizioa.

Bereziki eskertu nahi ditugu hau aurrera ateratzeko lanean aritu diren musikari guztiak.

Hormetako marrak zenbatzeari uzteko garaia da. Ez gaitu harrotzen Lasterbideanek 10 urte egin izanak, baina Lasterbidean antolatzen jarraituko dugu, azken euskal errepresaliatu ororen arnasa honaino heldu arte.

Lasterbideanen 10. urteurrena izanik, asteburu osoko egitaraua prestatzen gabiltza Abadiñon. Ekainaren 14an, Anje Duhaldek denon esker ona jasoko du Amnistia Plazan, Euskal Preso eta Iheslarien alde egin duen lan guztiagatik. Ekitaldi xume honetan Euskal Herriko hainbat artista elkartuko dira.

Ekainaren 15ean Lasterketa izango da jaialdiaren abiapuntua. Aurten, berezitasun lez, Oinezkoen Martxa egiteko aukera ere izango da Abadiñoko kale eta auzoetan zehar.

Urtero bezala, herri bazkaria ere egingo da, Zigor Iturrieta sukaldariaren eskutik. Izen ematea egitearekin batera, bazkariko txartelak hartu daitezke. Txartelok ohiko puntuetan egongo dira salgai.

Umeak ere protagonista izango dira egun berezi honetan. Horretarako, lasterketa laburrago bat prestatu dugu (egunean bertan eman ahal izango da izena), eta bazkalostean ekintzak izango dituzte.

Arratsaldea alaitzeko, elektrotxaranga batek kaleak animatuko ditu, eta gau partean kontzertuak egongo dira.

Motorrak berotzen joateko, Durangalde osoan hainbat ekintza egingo dira gaurtik eta ekainera bitartean, Lasterbidean ekimenaren harira.

Informazio gehiago lasterbidean.net-en daukazue; beraz, sartu, trasteatu eta zatoz gurekin Abadiñora egun eder hau pasatzera. Izen emateak kirolprobak.com-en.

An imageAn imageAn image