ETXERAT (2023-XI-27). Sara Fernández eta dispertsio politikak eragindako gainontzeko hildakoak gogoan, bihar eta etzi hitzordua izango dugu. 

Nafarroako Antzerki Eskolan ekitaldi berezia eskainiko du bihar Sara Gogoan auzo plataformak, hainbat eragileen babesarekin.

Sara Fernandez gazte iruindarra eta Izaskun Urkijo istripua izan zuten 2003ko azaroaren 29an, Valdemoroko espetxera bisitan zihoazela. Horren ondorioz Sara hil zen. 20 urte beteko dira datorren asteazkenean hori gertatu zenetik. Azaroaren 29an, berriz, betiko lez, Iruñeko Errekoleten plazatik manifestazio bat irtengo da 13:00etan, "Aitortza eta erreparazioa; Sara, gogoan zaitugu" lelopean. Amaieran, memoria ekitaldia egingo da.