ETXERAT (2023-X-27). Gernikan aurkeztu berri dugu Konponbiderako Giltzak izeneko manifestua eta orain Euskal Herriko herri eta auzoetara egin du salto bertan aurkezturiko dokumentu eta bideoak. 

Konponbiderako Giltzak salbuespen neurriei atea itxi eta euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko ateak irekitzeko asmoz sortutako tresna da.

Gernikan burututako bideoaren eta ekitaldiaren aurkezpenean, eragile politiko, sindikal eta sozialen ordezkaritza nabarmena bildu zen, Euskal Herriko hainbat norbanako esanguratsuekin batera.

Salbuespenezko legeriari amaiera emateko eta euskal presoei behingoz espetxe-politika arrunta aplikatzeko konpromisoa hartu zuten, alegia, etxera itzultzeko bidea irekitzen jarraitzeko borondatea erakutsi zuten beste behin ere.

Orain manifestua herri eta auzo guztietara iritsi da, eta gu guztiok gara, auzokideak, elkarteak, kultur eta kirol arloko jendea, alor sindikalekoak, mezu hau zabaltzeko ardura dugunok; guztiok gara giltza konponbidearen eta bizikidetzaren ateak parez pare irekitzeko.

Ez dadila inor tematu gezurrekin esloganak egiten. Aski da! Ez dago pribilegiorik euskal presoentzat. Gehienek 20 urte baino gehiago daramatzate espetxean, bada 30 urte baino gehiago espetxean daramanik ere. Beren zigorraren gehiengoa beteta, ezein legek ez du esaten espetxeetako harresietatik kanpo beren zigorra betetzeko beste modu batzuk aplikatu ezin zaizkienik. Haien eskubidea da!

Bitartean ordea, euskal presoei, salbuespen legedia aplikatzen jarraitzen zaie. Ez dituzte kontuan hartzen Frantzian edo Belgikako ziegetan betetako espetxe urteak, 7/2014 Legeak bere horretan jarraitzen duelako. 7/2003 legeak, ezkutuko biziarteko kartzela zigorra ahalbidetzen du eta 5/2003 legearekin euskal presoen jurisdikzio-kontrola Madrilgo organo judizialen esku geratzen da, salbuespenezko epaitegien esku, epaitegi naturalen kaltetan. Legeak dioen bergizarteratzeko aurrerapausoetan oztopo bilakatuz.

Baina era berean, bidea egiten ari gara. Ezbehar guztien gainetik, aurrera goaz. Nahi baino mantsoago, baina euskal gizartearen konpromisoak eta bultzadak fruituak ematen ari da zalantzarik gabe. Etxeratzeko bideari, konponbideari eta elkarbizitzaren eraikuntzari bide ematen jarraitzeko iraganeko ateak itxi eta etorkizunerako ateak irekitzeko unea da.

Beraz, hau da azken ostirala honetan dugun mezu garrantzitusa; GILTZA izatea dagokigu eta, horretarako, datozen hilabeteetan, Konponbiderako GILTZAK manifestuaren hedapenean eta konpromisoan aktiboki parte hartzera animatzen zaituztegu.

Hauek dira atzoko mobilizazioen datuak: Hauek dira datuak; Zegama 18, Irurtzun 30, Arrigorriaga 50, Donostia 130, Oiartzun 32, Larabetzu 83, Tolosa 85, Usurbil 45, Markina-Xemein 36, Lezo 38, Barañain 42, Iruñea 79, Leioa 52, Ugao 56, Lizartza 38, Zuia 24, Lasarte-Oria 105, Errenteria-Orereta 76, Berriozar 35, Gernika-Lumo 56, Zestoa 30, Otxandio 62, Aulesti 69, Bera 25, Zezama 16, Sopela 12,Lazkao 47, Algorta 68, Hernani 115, Urretxu-Zumarraga 55, Bilbo 115, Itzubaltzeta-Romo 37, Beasain 42, Busturia 14, Villabona 81, Ikaztegieta 15, Deba 48, Iurreta 40, Zornotza 37, Eibar39, Zarautz 134, Bergara 35, Elorrio 67, Oñate 65, Ibarra 29, Santurtzi 57, Muskiz 11, Andoain 35, Laudio 26, Aretxabaleta 43, Ondarroa 101, Hendaia 30, Baiona 15, Itsasu 20, Urruña 10, Angelu 10, Plentzia 23, Ea 48, Ordizia 250, Urduliz 11, Basauri 28, Araitz Betelu 25, Gasteiz 210, Orozko 18, Sopuerta 26, Eskoriatza 45, Portugalete 38, Bermeo 25, Legorreta 31, Mendaro 8, Ermua 51.

Etxera!