ETXERAT (2021-III-31). Hauek dira azken egunetan gauzatutako lekualdaketak:
-Diego Ugarte Lopez de Arkaute preso gasteiztarra Granadako espetxetik (855 km) Leoneko espetxera (370 km) lekualdatu dute.
-Mattin Sarasola Larzabal lesakarra, Jaengo espetxetik (775 km) Dueñasko espetxera (310 km) lekualdatu dute.
-Beñat Aginagalde Ugartemendia preso politiko hernaniarra, Jaengo espetxetik (775 km) Dueñasko espetxera (310 km) lekualdatu dute.
-Fernando Garcia Jodra preso bilbotarra, Huelvako espetxetik (1.000 km) Leoneko espetxera (370 km) lekualdatu dute.
-Gurutz Agirresarobe Pagola preso hernaniarra Sevillako espetxetik (990 km) Logroñoko espetxera (170 km) lekualdatu dute.
-Ana Belen Egues Gurrutxaga preso politiko elduaiendarra Cordobako espetxetik (835 km) Villabonako (385 km) espetxera hurbildu dute.
-Eneko Goieaskoetxea Arronategi preso gernikarra A Lamako espetxetik (740 km) El Duesoko espetxera (170) lekualdatu dute.
Lekualdaketa horiek bukatzearekin batera, euskal preso politikoez hustuta geratzen dira a Lama, Jaen, Cordoba eta Murtzia I espetxeak. Azken hilabeteetan Algeciras, Caceres eta Badajozko espetxeak hustu dira baita ere.
Bestalde, euskal preso guztiak isolamendu erregimenetik atera dira dagoeneko. Iñaki Reta, Marixol Iparragirre eta Jurdan Martitegi izan dira Sotoko espetxean pairatu duten azkenak.
ETXERAT (2021-III-27). Hauek dira atzo, martxoak 26, gauzatu ziren hurbilketak eta lekualdaketak:
-Gorka Loran Lafourcade preso politiko hernaniarra, Dueñaseko espetxetik (310 km), Zaballako espetxera hurbildu dute.
-Sergio Polo Escobes preso sopeloztarra, Herrera de la Manchako espetxetik (640 km), Zaballara hurbildu dute.
-Patxi Markes Zelaia berangotarra, Castello II (480 km) espetxetik, Zaballara hurbildu dute.
-Zaratamoko presoa den Gorka Vidal Alvaro, Logroñoko espetxetik (170 km) Zaballara hurbildu dute.
-Roberto Lebrero Panizo preso politiko gasteiztarra, Burgoseko espetxetik (215 km), Zaballara hurbildu dute.
-Iñaki Armendariz Izagirre preso iruindarra, Burgoseko espetxetik (215 km), Zaballara hurbildu dute.
-Jurdan Martitegi Lizaso durangarra, Soto del Real-eko espetxetik (430 km), Martutenera hurbildu dute.
-Francisco Jose Ramada Estevez beratarra, Iruñeko espetxetik Martutenera lekualdatu dute.
-Iñigo Zapirain Romano preso bilbotarra, Aranjuezeko espetxetik (520 km), El Duesoko espetxera (170 km) lekualdatu dute.
ETXERAT (2021-III-26). Hauek dira azken astean gauzatutako lekualdaketak:
-Ainhoa Garcia Montero preso hernaniarra Topaseko espetxetik (460 km) Villabonako espetxera (385 km) lekualdatu dute.
-Aitor Agirrebarrena Beldarrain lizartzarra, Puerto III espetxetik (1.020 km) Villabonako espetxera (385 km) lekualdatu dute.
-Jon Bienzobas Arretxe preso politiko galdakoztarra, Puerto III espetxetik (1.020 km) Dueñaseko espetxera (310 km) espetxera lekualdatu dute.
-Jose Mari Novoa preso gasteiztarra, Murcia I espetxetik (810 km) Leoneko espetxera (370 km) lekualdatu dute.
-Josu Ordoñez Fernandez preso politiko donostiarra Puerto I espetxetik (1.020 km) Topaseko espetxera (460 km) lekualdatu dute.

ETXERAT (2021-III-24). Antonia Hernandez zendu zenetik 24 urte bete ziren joan zen martxoaren 14an. Angel Figueroa euskal preso politikoaren amama zen Antonia. Egun hartan, Alcala Mecoko espetxera Angel bisitatzera zihoala auto istripu baten zendu zen. 75 urte zituen Antoniak.
Urrunketaren eraginez hil zen Antonia. Orotara 16 lagun, senide eta gertukoak, hil dira salbuezpeneko espetxe politikaren eraginez. Sufrikarioa behin betirako amaitzeko eta gertatu dena berriro inoiz gerta ez dadin, urrunketa eta dispertsioa bukatu behar dira behingoz.
Euskal presoak gero eta gertuen diren espetxeetara hurbiltzen ari dira, baina ala ere, ezin dugu ahaztu bisitak egiteko errepidera ateratzen garenean arriskuak berdin mantentzen direla. Badugu aurrera egiteko eskubidea. Euskal Herrian egon behar dira.
Etxerat Elkarteak bat egiten du martxoaren 26an Antoniaren omenez Algortako Telletxen egingo den omenaldian parte hartzeko. Antonia gogoan! Berriro gerta ez dadin! Dispertsiorik ez!
ETXERAT (2021-III-24). Pertsona presoen osasunarekin eta defentsarekin zerikusia duten erakundeen gomendioekin bat egiten dugu eta dei bat egiten diegu Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Osasun sailei eta Espainiako eta Frantziako estatuetako Osasun ministerioei, minutu bakar bat ere galdu gabe, sar ditzaten presoak COVID-19aren kontrako txertaketarako lehentasuneko taldeetan eta abian jar ditzaten espetxeetako populazio guztiarentzat txertaketa plan eraginkorrak eta bermea dutenak.
Pertsona guztiek dute eskubidea beren osasuna sustatua eta babestua izan dadin, eta handiagoa da preso diren pertsonen osasunarekiko erakunde publikoek duten ardura. Izan ere, espetxe erakundeen instalazio publikoen barnean, espetxeetan, kolektiboki giltzaperatuak daude eta mugatuak dituzte mugimenduak.
Etxerat-etik eskaera hau egiten dugu, baina ez duk horrek esan nahi espetxeen barneko bizi-baldintzak hobetzera eta presoen segurtasuna ziurtatzera zuzendutako beste neurri batzuk hartu behar ez direnik, hala nola, kopuruz eta kalitatez egokiak diren musukoak eta beste osasun bitarteko batzuk banatzea. Eta jakina, nazioarteko erakundeen gomendioak berriro azpimarratzen ditugu: preso adinduak eta gaixotasun larriak dituztenak askatzea, hala nola, Ion Kepa Parot, Muret-eko presoa, COVID-19an positibo eman duena, eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 17 euskal presoak ere bai.
Espainiako eta Frantziako estatuetan COVID-19aren kudeaketa espetxeen barnean espetxe gehiago eraikitzera zuzendu da; euskal presoen kasuan, neurri horiek presoei berei ez ezik, haien senitartekoei ere eragin diete, bisitak egin ahal izateko ibilaldi luzeak egin behar izan baitituzte. Gainera, hainbat hilabetetan gelditu egin dira egitekoak ziren hurbiltzeak, eta horrek handitu egin ditu senitartekoen sufrikarioa eta ziurtasunik eza, eta euskal presoena berena ere bai.
Espetxeetako populazioa arrisku handikoen parametroen barnean dago. Izan ere, erabilera komuneko espazio oso itxiak partekatzen dituzte eta horrek kutsatze faktoreak biderkatzen ditu. Hala ere, neurri oso hertsatzaileak bakarrik aplikatu zaizkie, eta neurri horiek eragin handia izan dute presoen osasun mental eta fisikoan, eguneroko bizitzarako hertsapenei loturik doan zaurgarritasuna dela eta.
Horrengatik guztiarengatik eskaera hau egiten dugu Etxerat-etik: egin dezatela berehalako plangintza bat espetxeetako populazioa lehentasunez txertatzeko, jakin badakigu eta txertaketak, neurri batean behintzat, onura ekar diezaiokeela presoen osasun mental eta fisikoari, ez bakarrik COVID-19tik babesten dituelako, baizik baita ere pertsona horien bizi-baldintza orokorrak oso hobegarriak direlako eta beste patologietan ondorio positiboak izan ditzakeelako.
| Cookies Politika | Pribatutasun Politika |
| ARABA Gasteiz Kutxa kalea 7 Tel. 945 123 238 C.P. 01012 Gasteiz |
BIZKAIA Bilbo Sarrikoalde, 3 behea Tel. 690 622 598 C.P. 48015 Bilbo |
GIPUZKOA Hernani Kale Nagusia 1, Erdia Tel: 943 335 900 C.P. 20120 Hernani |
NAFARROA Iruñea Nabarreria kalea 15 2º Ezk Tel: 948 227 054 C.P. 31001 Iruña |
Asistencia Familiares y Amigos Estado Español 943 335 900 Estado Francés 943 333 061 Coordinación 943 335 044 |