Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Haurrentzako araudi berria Topaseko espetxean

ETXERAT. Topaseko espetxeko zuzendaritzak, Salamanca (440 km), ikastetxeen asistentzia ziurtagiriak eskatzen ari da haurrek vis a vis komunikazioak burutu ahal izateko asteburuetan. Josune Arriaga preso politikoaren senideek Etxerat Elkartea berriki informatu dute araudi berri honen inguruan, ziurtagiri hauek entregatu behar ziren data baino bi egun lehenago abisatuak izan zirelarik.

Josune Arriagaren kasuan espetxe ezberdinetara denbora luzez bidaiatzen igaro duten eta eskolatze behartuan aurkitzen diren haurrak dira. Zentzugabeko araudi honi komunikatu ondoren emandako denbora epea gehitu behar zaio, bisita ez galtzearren familia presazko gestioak egitera behartu dutelarik.

Etxeratek preso politikoen senide eta lagunei horrelako funtzionamenduek sorrarazten dien urduritasuna eta larritasuna nabarmendu nahi du, araudi berrien gainean egotera behartzen baitituzte, dokumentazio berrien eskarietara eta, bereziki, hainbeste urteetan bisita eta komunikazioak eginda ere oztopo berrien aurrean aurkitzen baitira. Bestetik, vis a vis-ak lanegunetan jartzearen erabakia ere azpimarratzen dugu, familientzat buruhauste nagusienetako bat delarik; desplazamendu luzeak egiteko astean zehar egun bat edo gehiago libre edukitzera behartzen dituzte senide eta lagunak.

Kasu hau da, hain zuzen ere, espetxean aurkitzen diren ama edo aitek euren seme-alabekin (10 urte azpitik) dituzten konbibentziazko vis a vis-etan gertatzen dena. Espetxe gehienetan lanegunetan izaten dira bisita horiek. Hori dela eta, haurrari lagundu behar dion helduak jai hartu behar du bere lantokian eta, haurraren kasuan, eskola egunak galtzera behartzen dute, non espetxe arduradunek inoiz ez duten kontuan hartzen halako arazorik.

Tags: #Topas,

InprimatuPosta elektronikoa

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz

GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani

NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña

Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.