Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Mendeku eta inmobilismoaren alde azaldu dira Madrilen PP, PSOE eta Cs gaixo dauden presoen askatasunaren aurkako bozka emanez

ETXERAT. Espainiar Kongresuko gehiengoaren eskutik, PP, PSOE eta C's alderdien 244 diputatuen bozkekin, mendekuaren eta immobilismoaren aldeko apustua sendotu du espainiar Gobernuak, EH Bilduk preso gaixo larrien inguruan aurkeztutako mozioa alboratuz. Bertan, autoritate espainiarrei “preso gaixo larrien egoeraren erabakien aurrean egungo legediak, estatuko zein Europakoak, aintzat hartzea eta, honek, hurrengo datetan presoen askatasuna bideratzeko jarduna” eskatzen zuen. Ekimen honek 92 diputatuen babesa jaso du eta 3k abstentziora jo dute.

Iniziatiba honek euskal gizartearen gehiengoak zein estatu espainiarretik datozen beste hainbat eragile eta norbanakok 30 urte luze hauetan mantentzen den salbuespeneko espetxe politika honen amaiera aldarrikatzen dutenen ahotsa altxatzeko helburua zuen, preso gaixo larri guztien egoera mahaigaineratuz. Larritasun hori patente geratzen da espainiar Gobernuak berriki argitaratu dituen datuekin, non 2011 eta 2015 urteen artean 418 presok bizitza galdu zuten espetxean sufritzen zuten eritasuna dela eta.

Egungo araudia larri eri diren preso gaixo guztiei era berdinean aplikatzen zaiela aldarrikatzen badute ere, jakina da askatasun irizpideak tratu ezberdinen baitan jokatzen direla. PP, PSOE eta C's-en ustetan, euskal preso politikoek ETA erakundearekin duten lotura hori sufritu beharra dute, epaitegiak jarritako kondenaz gain erabaki politikoa den sufrimendu gehigarriaren inguruko gorazarrea eginez.

Ezertarako ez du balio izan osasun eskubide unibertsalen izaeraren apelazioa, non estatu eta gobernuek pertsonen osasun eta bizitza eskubideak baldintzatzen dituztela ageriko uzten duelarik; ezta espetxeek pertsonen duintasuna ukatzeko aldarria; gutxiago pertsona hauek hil aurretiko askatasun eskaera baino tratamendu egoki eta duin bat jasotzeko aukera izatearena.

Espainiar Gobernuak bere legedia era murriztaile batean interpretatzeaz gain, bereziki salbuespen neurriak preso politiko euskaldunen aurka izanik, gaur Madrilen egikaritutako argazkiak justizia eta giza eskubideen antitesiaren irudia osatzen du, 92 aldeko bozkei garrantzirik kendu gabe. Giza eskubideen eta justiziaren inguruan inongo eztabaidan murgiltzeko xederik duen arku parlamentaria osatzen duen argazkia. Kasu honetan preso gaixoek baldintzapeko askatasuna lortu eta eritasuna tratatzeko aukerei ateak itxiz.

Argazki honen inguruan azpimarratzekoa da PSOE alderdiak hartutako posizioa, PPrenarekin antzekotasun handiak izanik, Espetxe Zaintzako epaileari egokitzen zaion 102 artikuluaren aukera aipatu dutelarik. Kontrajarria egiten da azken egunotan PSE alderdiak hartutako posizionamenduarekin PSOE espetxe politika humanizatzearen aurka eta immobilismoan lerrokatzen dela ikusirik, bereziki preso gaixoen askatasunaren ardura Espetxe Zaintzako arduradunari egokitzen diotela esatean.

Gertakari guztien gainetik, preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen sostenguan lanean jarraituko du buru belarri Etxerat Elkarteak. Eragile politiko, sindikal eta sozialen inguruan akordio zabalak lortu asmoz eta, horrela, urrunketaren amaiera eta larri eri diren presoen askatasuna lortzeko xedearekin, azkenik denak etxean ditugularik.

InprimatuPosta elektronikoa

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 

  

Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.