Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Ekainaren 4an Lasterbidean, elkartasun lasterketaren bosgarren edizioa Oñatin ospatuko da

ETXERAT. Lasterbidean herri ekimenak gaur Oñatin aurzkeztu du ekainaren 4ko elkartasun lasterketa.

Oñatiko plazan bildu garen lagunok, beste ezeren gainetik, kirolzaleak gara. Kirola, oro har, eta, zehazki, lasterka egitea, maite dugu. Gure egunerokoan, aisian, ilusioetan, pentsamenduetan… denean dugu presente gure pasioa! Egiten duguna garela diote zenbaitek.

Gure kasuan, kirola egiten dugu sarri, eta horrexegatik gaude larunbat honetan Oñatiko herrian. Gogoko duguna eginez elkartasuna ematea beti delako errazagoa!

2012. urte hartan helmugara laster batean iristeko sortu genuen Lasterbidean. Urrun da Oiartzunen korritutako kilometro sorta. Bost urte joan badira ere, zoritxarrez, arineketan darraigu, urrunketari bidezidorra topatu nahian.

Herrialde nahiz herri ezberdinetatik eman ditugu elkartasun pausoak, batzuetan geldo eta besteetan arinago. Jakitun gara preso eta urrun dauden euskal herritarren eskubideak errespetatu eta etxeratzeko lasterketaren erritmoa biziagotu beharra daukagula. Denon artean eta arin, helmugak ezin baitu denbora luzean itxaron. Horrexegatik, nork bere pasio zein esparrutik elkartasun pausoak emateko gonbitea egin nahi dugu hemendik, pausoak pauso gehiago dakarrelako.

Gaur goizean ere, hain zuzen, gu denon artean ilusioz betetako pausoak eman ditugu. 10etan plaza honetatik abiatu eta 2017ko edizioaren ibilbide luzea ezagutu dugu. Hitz batean, ederra. Ziur gaude ekainaren 4an ere kamiseta gorriz jantzitako korrikalari askok elkartasun pauso andana emango dituztela. Horixe gure nahia!

Larunbat goiz honetan, ibilbidea ezagutzeaz gain, lan eguna dugu. Ekainaren 4ko elkartasun uholde gorria posible egiteko, lana gogotik egin behar da. Azken hilabeteetan Oñatiko herria etengabeko ahaleginean ari da. Bihoakio hemendik gure txalorik beroenak. Aupa, zuek!

Lana, ordea, ez da bukatu, eta agerraldi hauxe bukaturik, zeregin ezberdinetan murgilduko gara. Euskal Herriko txoko zenbaitetik etorritako lagunak daude gure artean. Beraz, nola ez, zuei ere eskerrik asko!

Honenbestez, gaurkoan esateko genuena. Ekainaren 4an bertan elkar ikusiko dugulakoan...

Laster bidean, laster etxean!

lasterbidean.jpg

 

InprimatuPosta elektronikoa

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 

  

Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.