Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Danimarka eta Suetzian hedatuko dugu oraingoan euskal preso politikoen egoera

ETXERATDanimarka eta Suetziara abiatuko da bihar Etxerat Elkarteko delegazio bat, eragile politiko zein giza eskubideen defentsan ari diren elkarteekin elkarrizketatzeko. Espainiar eta frantziar estatuek eskubideen urraketak mantendu nahian baliatzen duten blokeoa gainditzea izan da oraingoan ere bidaiaren helburua, eta bereziki, urraketa hoien ondorioak azaldu, alegia, presoen urrunketarekin bukatzeko beharra eta ondorio lazgarrienetako bat, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen egoera.

Etxerat Elkartearen izenean, bozeramailea den Urtzi Errazkin eta Ikerne Altuna, Jose Ramon Lopez de Abetxuko euskal presoaren koñatuak osatzen dute delegaritza.

Duela bi urte pasatxo Europako Legebiltzarrean egindako bisitan Etxerat Elkarteak sortutako harremanen jarraipen gisa, Etxerateko delegaritza Bruselara abiatu zen joan zen urtarrilan Europako legebiltzarkideekin elkarrizketak gauzatzera. Inplikatzeko nahi horren ondorioz proposamen eta konpromiso zehatzak gauzatu ziren, besteak beste, ondoren, joan zen martxoan hain justu, Suitza eta Alemaniara eginiko bidaia eta orain Danimarka eta Suetziara abiatu dena. 

Bidaian abiatu aurretik Urzti Errazkin Etxerateko bozeramailea elkarrizketatu dute gaur goizean Info7 irratian, Kalegorrian saioan. Hemen duzue lotura:

http://info7.naiz.eus/en/info_i7/20170519/euskal-presoen-egoera-larriaz-ohartarazteko-europako-birarekin-jarraitzen-du-etxeratek

InprimatuPosta elektronikoa

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz

GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani

NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña

Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.