Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Sindikatuek Espainiako Gobernuari eskatu diote larri gaixo diren presoak askatzeko irizpideak aldatzeko

sindikatuak.jpg

 

ETXERATEAEko gehiengo sindikalak euskal gizarteari adierazi dio joan den ekainaren 29an Eusko Legebiltzarreko parlamentarien %88ak espetxe politikaren inguruan hartutako akordio garrantzitsuari, eta, bereziki, larri gaixo dauden presoei ezarritako politika dagokionari, haien onespena ematen diela.

Adierazpena ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, Hiru, EHNE Konfederazioa eta Etxalde Mugimenduak (idazki baten bitartez CCOOk atxikimendua adierazi dio adierzpenari) egin dute, Bilbon egindako ezohiko azaltze batean, Foro Sozial Iraunkorraren bultzadari esker.

Etxerat Elkarteak egindako adierazpena txalotu nahi du, ibilbide desberdinak dituzten kultur sindikalak elkarren artean hitz egitea eta adostea lortu dutelako konponbidea lortzeko helburuarekin. Denok batera, erakundeek eta gizarte zibilak, norabide berdinean arraun egiten dugunean, aurrera egiteko aukera gehiago daude.

Hauxe da gaurko agerraldian sindikatuek esandakoa:

Hemen agertzen garen sindikatuak, ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, Hiru, EHNE Konfederazioa eta Etxalde Mugimendua, ezohiko Bilboko gaurko azaltze honetan bilduta Foro Sozial Iraunkorraren bultzadari esker, euskal gizarteari zera adierazi nahi diogu: joan den ekainaren 29an Eusko Legebiltzarreko parlamentarien %88ak espetxe politikaren inguruan hartutako akordio garrantzitsuari, eta, bereziki, larri gaixo dauden presoei ezarritako politika dagokionari,  gure onespena ematen diogula.

Beraz, ondorengo aitorpena egiten dugu:

  • Sindikatuok eskumena duten agintariei eskatzen diegu indarrean dagoen estatuko legedia eta nazioarteko estandar zorrotzenak aintzat har ditzatela gaixotasun sendaezin oso larriak dituzten presoak hirugarren graduan sailkatzea eta espetxetik ateratzea ahalbidetzeko, arrazoi humanitarioak eta duintasun pertsonala dela eta.
  • Sindikatuok Gobernu zentralari eta bereziki Espetxe Erakundeei eskatzen diegu espetxe populazio osoaren bizitza, segurtasun eta osasun eskubideen errespetua babes dezatela, botere publikoek sentsibilitate berezia adierazi behar dutelako espetxe politika zuzendu behar duten printzipioak eta, zehazki, Espetxe Erregelamenduaren 104.4 artikulua aplikatzean.
  • Hori dela eta, sindikatuok eskatzen dugu Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusiaren 3/2017 instrukzioa indargabetzea eta Barne Ministroak adierazitako irizpidea zuzentzea, zeinaren arabera gaixo dagoen presoei ez zaien baldintzapeko askatasuna emango bi hilabeteko epean hiltzeko berehalako arriskua ez badago, irizpide horrek legalitate eta humanitate oinarrizko printzipioak urratzen dituelako eta halako erabakia ustez hartu beharko lukeen pertsonal medikuaren printzipio deontologikoen kontra doalako.
  • Sindikatuok beste behin ere Gobernu zentralari eskatzen diogu euskal erakundeekin partekatu eta adostu dezala espetxe-politikaren orientazioa.

Hemen bildutako sindikatuek, apirilaren 5an Bilbon egindako adierazpena errepikatzen dugu: “Gure erantzukizuna da, erakunde sindikalak garen aldetik, hainbeste hamarkadak utzitako ondorioak gainditzea. Besteak beste, geure erakundeentzako ere erronkak dira honakoak: hitza armagabetzea, zilegizko gure gorabeherak demokratikoki eta gizalegez bideratzea, eta tirabirak kudeatzeko elkarrizketa eta negoziazioari balioa ematea”.

Ondorioz, instituzioekin, alderdi politikoekin eta gizarte zibileko beste erakundeekin aribidean dauden elkarrizketa bideak sakontzeko konpromezua hartzen dugu.

Gaur, hemen, alderdi politikoen gehiengoa eta sindikatuen osotasuna dagoeneko beste fase batean gaudela egiaztatzen dugu. Espetxe politikari buruzko aldeetan nahikoa izango den adostasun transbertsala eta barneratzailea lortzeko lan egiten, espetxe politika, baita ere, garai politiko berriari egokitu dezan.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.