Sindikatuek Espainiako Gobernuari eskatu diote larri gaixo diren presoak askatzeko irizpideak aldatzeko

sindikatuak.jpg

 

ETXERATEAEko gehiengo sindikalak euskal gizarteari adierazi dio joan den ekainaren 29an Eusko Legebiltzarreko parlamentarien %88ak espetxe politikaren inguruan hartutako akordio garrantzitsuari, eta, bereziki, larri gaixo dauden presoei ezarritako politika dagokionari, haien onespena ematen diela.

Adierazpena ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, Hiru, EHNE Konfederazioa eta Etxalde Mugimenduak (idazki baten bitartez CCOOk atxikimendua adierazi dio adierzpenari) egin dute, Bilbon egindako ezohiko azaltze batean, Foro Sozial Iraunkorraren bultzadari esker.

Etxerat Elkarteak egindako adierazpena txalotu nahi du, ibilbide desberdinak dituzten kultur sindikalak elkarren artean hitz egitea eta adostea lortu dutelako konponbidea lortzeko helburuarekin. Denok batera, erakundeek eta gizarte zibilak, norabide berdinean arraun egiten dugunean, aurrera egiteko aukera gehiago daude.

Hauxe da gaurko agerraldian sindikatuek esandakoa:

Hemen agertzen garen sindikatuak, ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, Hiru, EHNE Konfederazioa eta Etxalde Mugimendua, ezohiko Bilboko gaurko azaltze honetan bilduta Foro Sozial Iraunkorraren bultzadari esker, euskal gizarteari zera adierazi nahi diogu: joan den ekainaren 29an Eusko Legebiltzarreko parlamentarien %88ak espetxe politikaren inguruan hartutako akordio garrantzitsuari, eta, bereziki, larri gaixo dauden presoei ezarritako politika dagokionari,  gure onespena ematen diogula.

Beraz, ondorengo aitorpena egiten dugu:

Hemen bildutako sindikatuek, apirilaren 5an Bilbon egindako adierazpena errepikatzen dugu: “Gure erantzukizuna da, erakunde sindikalak garen aldetik, hainbeste hamarkadak utzitako ondorioak gainditzea. Besteak beste, geure erakundeentzako ere erronkak dira honakoak: hitza armagabetzea, zilegizko gure gorabeherak demokratikoki eta gizalegez bideratzea, eta tirabirak kudeatzeko elkarrizketa eta negoziazioari balioa ematea”.

Ondorioz, instituzioekin, alderdi politikoekin eta gizarte zibileko beste erakundeekin aribidean dauden elkarrizketa bideak sakontzeko konpromezua hartzen dugu.

Gaur, hemen, alderdi politikoen gehiengoa eta sindikatuen osotasuna dagoeneko beste fase batean gaudela egiaztatzen dugu. Espetxe politikari buruzko aldeetan nahikoa izango den adostasun transbertsala eta barneratzailea lortzeko lan egiten, espetxe politika, baita ere, garai politiko berriari egokitu dezan.

Inprimatu