Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Peru del Hoyo: Euskal presoak etxera! Nire aitaren heriotza azkena izan dadin

ETXERAT. Hemen duzue Galdakaon atzo Peru del Hoyok egindako hitzartzea:

Peru del hoyo.jpg 

Ezin dut lorik egin, beraz testu hau egitea bururatu zait.
 
Lehenik eta behin, eskermila ekitaldietan egondako guztioi, baita be, etorri ezin izan direnei. Zuen animoek bizitzen jarraitzeko indarra eman digulako.
 
Testu hau, nire testigantza edo lekukotzat hartu behar da soilik. Idazki hau, nik idatzi dut, nire bizipena, zuei, inork behartu gabe, kontatzeko. Urte hauetan bizi izandakoa kanporatzeko beharra dudalako.
 
Keparen nahi handiena, berak jasandako egoera, ni barne, inork jasan behar ez izatea zen. Askotan esan dit, "nik ez nuen espero bizirik amaitzea", hau da, bere, odol hotzez erahildakoen kideen patu bera izango zuela uste zuen.
 
Baina ez zen ala izan, eta bere kideak gogoan zituela, kartzelatik, presoen bizi maila hobetzeko borrokatu zuen. Hori dela eta, askotan pairatu du estatuak duen gorrotoa: tortura, dispertsioa... Bere aitaren heriotzarekin ere, berdin jarraitu zuten. Beraz, zelan kondenatu biolentzia, beraren aurka behin eta berriro erabili izan badute?
 
Bidai batean, letra bat idatzi nuen, honela dio:
 
Bidai luzea dut atzean ia Bilbora heltzen
Laster nau etxean ya nengoen aspertzen
Musika mobilean, hasi na idazten
Ezin kendu mina
19 urte adina
Idazkera fina
Dena da berdina
Kostatzen zait baina
Ekinez, guztia da egina
Hau da errealitatea beste bidai bat bizirik
Momentuz dut zortea, ezin egon isilik
Patu hontan zintzilik
El dia de la marmota
Ezin azaldu min mota hau
Zenbat egun, zenbat gau
Bizitza honek nazkatzen nau
40 minutu milaka taupada
1.300 km una matada
Qué putada, baina hala da
Gauza hauetara ohitzen hasi gara
Ta ez hartu balitz bezala broma
Zenbat puntu zenbat koma
Este viaje no hay quien se lo coma
Para mi vida, carcoma
Gure maletan ia 2 tona
Nomada, batzuen antzera
Bidai bakoitza diru galera
Ta barruan urduri bera
Mesedez, atara zazue kalera
Gu ez garela, errudunak
Mesedez, izan zaitezte zentzudunak
Zergaitik hainbeste amorru beti ohiuka
Gure aurka orruka
Senide ta lagunak, ahaztuta
Noiz amaituko da burruka
Iadanik ahulduta
Esperantzak agortuta
Berriro ere, antzeko letra
A ver si alguna vez te penetra
En el corazón en la sien o bien por donde te quepa
Entiendo tu dolor, pero por favor respeta
A los familiares de los presos
Politicos, comunes, a todos esos
Para todos vosotros tomad besos
Solo me dedico a crear versos
Mientras otros vuelan sesos
Literal o metafóricamente
Me es indiferente
Vuestra rabia muy presente
Vuestra conciencia ausente
O es que teneis mucha sangre fría
Quereis quitar de nuestra mente la palabra alegría
Me dais alergia
Quereis aparecer en los libros
como vencedores
Los mejores
Os demuestro con mi voz
Que no se trata de ganar o de perder
Sino de ver
El dolor desvanecer
Y que todo quede
Grabado en la historia
Ya se que esto os duele
Lo de mantener la memoria
Sere breve
Deja que mi voz se eleve
Espero, que alguno lo entienda y no le llegue
El consentido sentimiento que con sentido a mi me hiere
Espero, que alguno lo entienda y no le llegue
El consentido sentimiento que con sentido nadie quiere
El odio.
 
Beraz, Keparen erailketak sortutako amorrua, indar bihurtuko dugu, Kepak ez zuen inorentzako bere, edo nire bizitza nahi. Kepak, indar hori, oihu bihurtzea nahi zuen, estatu batek isilarazi ezingo duen oihua, askatasun oihua. Hildako gehiok ez digu Kepa itzuliko, egia esan, Kepa ez da inora joan. Preso politiko guztien askatasuna lortu arte, gure oihuarekin bat borrokatuko du!
 
Haiek tortura eta dispertsioa erabiltzen badute, guk hitzak eta kontzientzia erabiliko ditugu. Ezin gara haiek bezala bihotzgabeak bihurtu! Biktima bakoitzak familiar errugabeak ditu!
 
Azken finean
Kepa, batzuentzako hiltzaile bat zen
Kepa, beste batzuentzako eredu bat zen
Baina Kepa, niretzako... munduko aitarik onena zen
Eta ni, ez naiz Keparen semea
Ni Peru Del Hoyo Sanchez naiz
 
Ez zidan inoiz politikaz hitzegin, nik nire ideologia propia daukat. Bronka bota behar zidanean (klaseko notengatik gehienetan), zorrotz, serio, bronka botatzen zidan, baina beti, ahotsa altzatu gabe. Animoak behar nituenean, ni baino txarrago zegoen arren, bere irribarrerik onena erakusten zidan, bere txikitako batallitak kontatzen... pertsona normal batek bezela, ametsak zituen, eta nola ez, ama eta nirekin egingo zuena planeatzen zuen: "Hemendik ateratzean, antzoki bat irekiko dugu, ni barran eta zu soinuan" zioen.
 
Amets hauek danak, berarekin hil egin dira...
 
Horregatik, preso guztiak etxean nahi ditugu, eta senide guztioi, bidegabekeriaz ezarritako kondena inmoral, eta ulertzen ez duten arren, ilegala den dispertsioa bukatu beharra dago.
 
Nire aitaren heriotza azkena izan dadin...
 
Euskal presoak, etxera!

InprimatuPosta elektronikoa

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 

  

Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.