Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Presoen egoera salatzeko jarduera mamitsua izan dugu Finlandia eta Norvegiako eragile politiko eta sozialekin

ona.jpg
Anni Lahtinen S.G. de los 100 de Finlandia. Laura Lodenius Unión por la paz de Finlandia.jpg

ETXERAT. Norvegia eta Finlandiara izan da Etxerat Elkarteko delegazio bat, eragile politiko zein giza eskubideen defentsan ari diren elkarteekin elkarrizketatzeko. Etxerat Elkartearen izenean, Urtzi Errazkin Etxerat Elkarteko bozeramailea eta Gentzane Callejo, Jagoba Codo euskal preso politikoaren izebak osatu dute delegaritza.

Espainiar eta frantziar estatuek eskubideen urraketak mantendu nahian baliatzen duten blokeoa gainditzea izan dugu bidaiaren helburua, eta bereziki, urraketa hoien ondorioak azaldu, alegia, presoen urrunketarekin bukatzeko beharra eta ondorio lazgarrienetako bat, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen egoera.

Lehenbiziko bilera, hilak 18, Helsinkin izan genuen Vasemmistonuoret ezkerreko gazteen erakundeko burua den Hanna-Marilla Zidanekin hain justu. Ondoren, Finlandiako Berdeen lehendakaria, parlamentari ohia eta Helsinkiko zinegotzi ohia den Pekka Haavisto izan genuen solasaldia. Ministro ohia eta Finlandiako Parlamentuko Giza Eskubideen batzordeko lehendakariarekin, Eva Biaudetekin izan gara ere.

Giza eskubideen aldeko erakundeekin ere izan da Etxerat Elkartea, besteak beste, Finlandiako 100en izeneko arduraduna den Anni Lahtinen, eta Bakerako Batasuneko ordezkaria den Laura Lodeniusekin. Finlandiako Alderdi Sozialdemokrataren Tero Shemeikka eta ezkertiar alderdiko Papo Aritmaki ministro ohia eta parlamentariarekin ere izan gara.

Norvegian, Oslon, Klassekampen egunkariak elkarrizketa bat egin zien Urtzi eta Gentzaneri. Eragile politiko eta sozialei dagokionean, besteak beste, ezkerreko solizalisten alderdiaren (Sosialistisk Venstreparti SV) bi kiderekin izan zuten bilera Etxerateko ordezkariek, eta baita ere, Rodt Alderdiko nazioarteko saileko kideekin.

Europako Legebiltzarrean iaz egindako bisitan Etxerat Elkarteak sortutako harremanen jarraipen gisa, Etxerateko delegaritza Bruselara abiatu zen joan zen urtarrilan Europako legebiltzarkideekin elkarrizketak gauzatzera. Inplikatzeko nahi horren ondorioz proposamen eta konpromiso zehatzak gauzatu ziren, besteak beste, ondoren, joan zen martxoan hain justu, Suitza eta Alemaniara eginiko bidaia eta ondoren Danimarka eta Suediara egindakoa. Oraingoan Finlandia eta Norvegiara igaro ditugu.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.