Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Gorroto eta mendekuaren eraginez Ibon espetxean jarraitzea ezin dugu onartu

Sare, Iparra Galdu Baik Plataforma eta Ibon Iparragirreren auzia lantzen duten abokatu eta medikuarekin batera agerraldia egin dugu gaur Bilboko La Bolsan, Ibonek bizi duen egoera larria salatu eta bere kaleratzea eskatzeko.

ETXERAT. Ezin dugu gorrotoak eta mendekuak legalitatea eta demokrazia ordezka dezaten utzi. Eta Ibon Iparragirrerena horren adibide garbi da; Ibonek espetxean jarraitzen du bere osasun egoera larria izan arren eta gainera berarekin batera bere senide eta lagunak zigortzen dituen urruntze politika aplikatzen zaio. Iboni mendekuan oinarritzen den espetxe politika aplikatzen zaio.

Giza eskubideak errespetatzea eskatzen dugu hemen, pertsona orok, presoak barne dituzten eskubideak errespetatuak izatea hain justu eta guztiz kezkagarria da horren kontrako jarrera mantentzea.

Egun desarmatua dagoen erakunde bateko kide izatea leporatuta dago preso Ibon Iparragirre, beraz, ez dago berrerortze aukerarik. Bai espainiar Kode Penalak zein Espetxe Arautegiak aurreikusten dituzte hainbat artikulu Ibon eta gaixo larri eta sendaezinak dituzten gainontzeko presoen egoera krudelari amaiera emateko.

Arau horien arabera eta dagokion mediku informearekin, Ibonek hirugarren gradua jaso behar luke arrazoi humanitrioengatik eta duintasun pertsonalagatik. Eta baita justiziagatik ere, halaxe adierazten baitu Espetxe Araudiko 100.4 artikulua edo 91.3 (preso baten bizitza arriskuan bada kaleratua izan behar duela dioen artikulua). Espainiar legediak argi dio; Ibonek tratamendu duina jasotzeko eskubidea du eta tratamendu hori espetxetik kanpo jaso behar du.

Ibonek beraz, legeak ezarritako baldintzak betetzen ditu, baina gaur gaurkoz espetxean darrai eta ondorioz heriotz arrisku bizian da.

IBON.jpg

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.