Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Urgentziaz bi parlamentuen posizionamenduak errespeta ditzan eskatu dio Foro Sozialak Espainiako Gobernuari

ETXERATForo Sozial Iraunkorra osatzen duten pertsonak eta erakundeak erabat kezkaturik agertu dira gaixorik larri dagoen Ibon Iparragirre presoaren egoera kritikoa dela eta. Kezka horren berri emateko hona hemen gaur gauzatutako agerraldian esandakoa.

Gogora dezagun joan den maiatzaren 18an Iruñeako Tres Reyes hotelean IV. Foro Sozialaren ondorioak aurkeztu genituela “motibazio politikodun” presoen gizarteratzeaz, martxoaren 10eko gaia aztertu ondoren.

Ordudanik, hiru errei sustatzen jardun dugu, helmuga berera iristeko asmoz: gizarte baketsu bat, motibazio politikoa duten presorik gabe. Errei bat Iparraldekoa da, urriaren 10eko prentsaurrean baloratu genuena. Beste errei bat Euskal Autonomia Erkidegoan dugu, eta hirugarrena Nafarroako Erkidegoan.

Azken hilabeteetan, lurralde horietan izandako hiru mugarri garrantzitsu nabarmendu nahi ditugu:

1.- Eusko Legebiltzarraren eta Nafarroako Parlamentuaren posizionamentuak, ekainaren 29koa eta azaroaren 9koa, gaixotasun larriak dituzten presoei buruzkoak. Eman beharreko irtenbideari buruz, Eusko Legebiltzarraren %92 eta Nafarroako Parlamentuaren %66 irmo posizionatu ziren termino erabat humanitarioetan, mendeku logikak albo batera utzita.

2.- Bi lurraldeetako sindikatu guzti-guztien posizionamendua, bai uztailaren 5ean bai atzo, azaroaren 13an.

3.- Nafarroako Parlamentuaren eta Eusko Legebiltzarraren posizionamenduak, irailaren 28an eta azaroaren 1ean, hurrenez hurren, espetxe eskumenak eskatuz, bi Autonomia Estatutuetan aurreikusten den moduan.

Ekimen sorta horiek direla eta, honako balorazioa egiten dugu:

Gehiengo instituzional, politiko, sindikal eta sozial bat finkatu da, presoen arazoa espetxe-legalitate parametro hutsetan bideratzea eskatzen duena, garaile eta garaituen arteko logikei erantzuten dieten zigor gehigarriak alboratuta. Gure gizarteak, argi eta garbi, ez du garaile-garaituen logikarekin bat egiten.

Gehiengo hau aktibatzen ari da beste marko batzuen bila, elkarrizketak eta adierazpideak gauzatu ahal izateko.

Nafarroari dagokionez, eta Foru Erkidegoko politika jarraitzen duzuenok, behintzat, gai zarete baloratzeko ostegunean Parlamentuan eta atzo sindikatuen oharrekin geratu dena, hau da, gai zarete baloratzeko batzuk eta besteen posizioak mugitzen ari direla.

EPPKren eztabaidaren erabakia baloratzekoan esan genuen moduan, Foro Sozialak ulertzen du posizionamendu politiko eta sindikal horiek guztiak bat datozela euskal gizartearen eskaerekin. Pixkanaka-pixkanaka konponbiderako ekarpena egin dezaketen eragileak adostasun maila garrantzitsuak lortzen ari dira, eta espero eta desio dugu bide-orri integral eta zeharkakoa ekar dezatela. Bide-orri horrek definitu behar du gizarteratzea nola gauzatuko dugun arrazoizko denbora epe baten barruan eta aplikatzeko bermez, egungo salbuespen espetxe-egoera gaindituz.

Bi Parlamentuetako ebazpenen inguruan, zera adierazi nahi dugu: Espetxe politikaren eskumenari buruzko eztabaida irtenbiderako prozesuaren gakoetariko bat da.

Arrazoi politikoengatik preso dauden pertsonen arloan lortu beharreko konponbidea integralagoa den arren, Foro Sozialaren aldetik bi Parlamentuen ebazpenak babestu nahi ditugu. Izan ere, IV. Foro Sozialean adostutako hirugarren ondorioaren norabidean doaz. Espetxe politikaren eskumena Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren eskuetan egongo balitz, problematika hau parametro zentzuzkoagoetatik bideratzeko aukera gehiago egongo lirateke, gure jendarteak eskatzen duenarekin bat eginez.

Baina IV. Foro Sozialaren ondorioetan genion moduan, zigorrak betetzeko eskumena Espetxe-Zaintzako Epaitegi naturaletara itzultzeko legealdiaren aldaketa beharrezkoa izango litzateke, gaur egun Audientzia Nazionalaren Espetxe-Zaintzako Epaitegi Zentralean baitago.

Hauek horrela, arestian aipatu bezala, Ibon Iparragirreren egoera kritikoa dela-eta oso kezkaturik gaude. Izan ere, azken egunetan, giza eskubideen urraketa nabarmena eta erabateko gizatasun falta pairatzen ari da Ibon Iparragirre presoa. Eta honen aurrean, Foro Sozialetik zera adierazi nahi diegu iritzi publikoari eta erakundeei:

  • Foro Sozial Iraunkorra osatzen dugun elkarte eta norbanakook oso kezkatua gaude. Euskal jendarteak ez du horrelako politikarik nahi, iraganeko logika bati erantzuten diotelako, ez gaur egun bizi garen egoerari: ETA armagabetuta eta demobilizazio prozesu batean murgilduta.
  • Familiaren eskaeren aurrean eta, are larriagoa dena, euskal erakundeen eskaeren aurrean, Madrilgo Gobernuaren gortasunak eta gizatasun faltak eragiten duten frustrazioa oso handia da. Espainiako Gobernuari dei formal bat egin nahi diogu, urgentziaz bi Parlamentuen posizionamenduak errespeta ditzan. Euskal herritarrek aukeratu ditugun parlamentariek erabaki dutena errespetatzea nahi dugu. Ez da bidezkoa erakundeen arteko errespetu falta hau.
  • Gizatasun gabeko ondoriorik gertatuko balira kasu honetan, eragingo litzatekeen tentsioak eta elkarbizitza eraikitzeko prozesuan emango liratekeen atzera pausek ezinegona sortarazten digute.

Beraz, urgenteki, behar diren iniziatiba instituzional eta sozial guztiak eraiki behar dira Ibon Iparragirren kasuari, eta egoera berdintsuan dauden beste 21 presoen kasuei, irtenbide urgente bat emateko.

foro.jpg

InprimatuPosta elektronikoa

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 

  

Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.