Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Javier Perez de Nanclares iheslari gasteiztarra zendu da Mexikon

ETXERAT. Javier Perez de Nanclares iheslari gasteiztarra zendu da Mexikon gaur arratsaldez bihotzekoak jota. Etxerat Elkartetik gure dolumina eta besarkadarik estuena helarazi nahi diegu Javierren senide eta lagunei.

Etxerat Elkartetik salbuespeneko espetxe politika salatzen ari gara hamarkada luzez eta, horrekin batera, baita ere iheslarien egoera gordina; hamarnaka lagun ihesean daude Euskal Herritik milaka kilometrotara, Javier Perez de Nanclares bezala, munduko puntu ezberdinetan, egoera zailetan. Hainbat alditan aldarrikatu dugu benetako bakea eta gatazkaren konponbidea behingoz irabazteko ezinbestekoa dela iheslariak ere Euskal Herrira bueltatzea.
 
Eta berriro diogu, ezin dugu gehiago itxaron. Jakitun gara Euskal Herriko instituzio zein eragile politiko, sindikal eta sozialek baldintzak sortzen ari direla, behingoz preso eta iheslarien aferari behin betiko konponbidea emateko asmoz zentzuzko epe eta denbora egingarrian. Garaia da, euskal gizarteak ezin baitu beste bizitza bat utzi konponbidearen bidean.

InprimatuPosta elektronikoa

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 

  

Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.