Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Dispertsio politikak urteko lehen ezbeharra eragin du

ETXERAT. Topaseko espetxean (Salamanca, 403 km) dagoen Xabier Ugarte Villar euskal preso politikoaren emazteak, Susana Uribetxeberriak ezbeharra izan zuen atzo ilunabarrean bisita izan ostean.

Arratsaldeko 19:30etan bisita burutu ondoren Euskal Herrira abiatu berri zela, Topaseko espetxetik 2 kilometrotara ustez basurde bat izan zitekeen animali baten aurka jo zuen Xabierren emaztearen autoak, animaliak ihes egin zuen ezbeharraren ondoren. Zorionez ez zuen inongo zauririk sufritu bidaiariak baina autoa bertan utziz Euskal Herrira itzuli behar izan zuen taxi batean.
 
Etxerat Elkartetik salatu nahi dugu, batetik, urte hasierarekin bat gure kontagailua hutsetik hasi baldin bada ere, 29 urte beteko dituen dispertsio politikak 400dik gora istripu eta milatik gora zauritu utzi dizkigula, horrek suposa dezakeen ardura politiko guztiarekin. Eta bestetik, Xabier Ugarteren emaztea, beste ehunka euskal preso politikoren senide eta lagun bezala, ez zela Salamanca inguruko errepide horietan ibili behar. Presoak bisitatzeko eskubidea bermatzearren, bidaia luze bezain arriskutsuak egitera behartuta izaten direla astebururo-astebururo ehunka euskal herritar, eta nahitaezko bidaia luze hauen erruz 16 hildako eragin direla. Nahikoa da!

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.