Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Info7 irratirako Talaia kolaborazioa: Denboraren aurka, adinaren mugen aurka

ETXERAT. Talaiatik. Info7 irratian Urtzi Errazkinek eginiko kolaborazioa.

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu urtarrilaren 13an Bilbon egon ziren pertsona guztiei. Baita egon nahi baina ezin izan zutenei. Beraietako bakoitzak, martxa jendetsu eta indartsuan,  euskal preso politikoen eskubideei eskainitako elkartasun, laguntza eta energiarengatik.  Hori da guretzat ere energia iturri handiena, hainbeste traben gainetik eta gobernuek edozein espektatiba isteko duten kemenaren aurrean, ibiltzen jarraitzeko eta aurrera begiratzeko behar dugun bultzada. Gure espektatibak berriz, irekiak jarraitzen dute, euskal gizartean konfiantza osoa jarriz, Gobernuek baino ardura eta kontzientzia handiagoa duela erakutsi baitu.

Gure azken lana ere euskal gizarteari zuzendu diogu. Urtarrilaren 26an egin genuen publiko. Beste errealitate bat, dispertsioaren beste ertz bat: Dispertsioa adin nagusikoen gain. Pertsona hauei, derrigorrean egin behar dituzten ehunka kilometroko desplazamenduek suposatzen diena, bidaia bakoitzeko ordaindu behar duten osasun kuota. Eta nola ez, adinarengatik edo osasun arazoengatik bidaiatu ezin dutenean suposatzen dien sufrimendua eta higadura psikikoa. Norabide honetan, senideak ere ordulariaren aurkako lasterketa propioa jasan behar dute, denboraren aurka, adinaren mugen aurka. Hurrengo hilabeteetan, hitzaldi eta mahai inguruen bitartez garatuko dugu aurkeztutako lana hainbeste senideri eragiten dien errealitatea ikustarazteko.  Ez dugu errukirik nahi. Ez da hori bilatzen eta behar duguna. Dispertsioaren ondorioak ezagutuak izatea da bilatzen duguna, behar duguna. Gobernuen borondatez, milaka herritarrek sufritzen dutena. Horrenbeste pertsonen kalbarioa ezin da ezinikusia izan ezta ahaztua geratua izan.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!

Hemen duzue linka:

https://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20180201/dispertsioaren-hegiak

InprimatuPosta elektronikoa


 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 

Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.