Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Dispertsio politikak eragindako urteko bigarren ezbeharra pairatu dute Alfredo Remirez presoaren senide eta lagunek

ETXERAT. Darocako (367 km) espetxean preso dagoen Alfredo Remirez euskal preso politikoaren senide eta lagunek ezbeharra jaso zuten atzo iluntzean, bisita egin ostean. Urrunketak eragindako bigarren ezbeharra izan da honako hau.

Bost lagun zihoazen kotxean istripua Logroño parean suertatu zenean. Alfredoren senide eta lagunen autoak orein baten aurka jo zuen. Zorionez ez zuten zauri larririk sufritu bidaiariek, baina autoa bertan utziz, Euskal Herrira itzuli behar izan zuten taxi batean

Alfredo Remirez amurrioarra azaroaren 4an sartu zuten Basauriko espetxean, urtebeteko kondena agindu ziotelarik, hain justu, Alfredok dispertsio politika salatzeko izandako konpromisoa zigortze arren. Orain arte Basauriko presondegian zegoen, baina joan zen astean Darocara urrundu zuten. Atzo kehenbiziko bisita egin zioten Darocan senide eta lagunek eta espetxetik bueltan pairatu zuten ezbeharra.

Sakabanaketak eragindako urteko bigarren istripu hau salatzeaz gain, Etxerat Elkartetik 29 urte beteko dituen dispertsio politikak 400dik gora istripu eta milatik gora zauritu utzi dizkigula gogoratu nahi dugu, horrek suposa dezakeen ardura politiko guztiarekin.

Alfredo Remirezen kasuan gainera, Basauriko espetxetik urruntzeak zigorra bikoiztu egin du bere senide eta lagunentzat eta horren eragin argia, asteburuan haiek jasandako istripua. Alfredoren lagun eta senideak, beste ehunka euskal preso politikoren senide eta lagun bezala, ez ziren Zaragoza eta Logroñoko inguruko errepide horietan ibili behar. Presoak bisitatzeko eskubidea bermatzearren, bidaia luze bezain arriskutsuak egitera behartuta izaten direla astebururo-astebururo ehunka euskal herritar, eta nahitaezko bidaia luze hauen erruz 16 hildako eragin direla. Nahikoa da!

Ezbehar berri hau salatzeko eta Alfredo Remirezen senide eta lagunei gure elkartasuna helarazteko, elkarretaratzeak deitu ditu Etxerat Elkarteak:

- Amurrio: Astelehena, hilak 26, 19:00etan Amurrioko plazan.

- Iruñea: Astelehena, hilak 26, 20:00etan PPren egoitza aurrean.

- Gasteiz: Asteartea, hilak 27, 19:00etan Andra Mari Zuri

- Bilbo: Asteartea, hilak 27, 19:30etan Arriaga plazan.

- Donostia: Asteazkena, hilak 28, 19:00etan Udaletxe ondoan.

Aski da. DISPERTSIOA STOP!

64aa4380-fb50-4961-8e7e-e0f4c6e03227.jpg

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.