Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Martina Anderson Sinn Feineko eurodiputatuak Fernandez Iradiren kondena etetea eskatu du bisita egin ondoren

Basque Friendship Groupeko ekimenaren baitan, gaixo larriak dituzten 21 euskal preso politikoen auzia konpontzea eskatu du eurodiputatu irlandarrak

ETXERAT. Etxerat Elkarteak Europan egindako lanaren baitan eta, bereziki, Basque Friendship Groupeko diputatuek hartutako konpromisoak direla medio, gaur Martina Anderson Sinn Feineko diputatuak Ibon Fernandez Iradi bisitatu du Lannemezango espetxean. Fernandez Iradik Esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten 2012an. Bisita egin ondoren, Andersonek, Lopez Iradiren kondena etetea eskatu du eta, bidez batez, gaixo larriak dituzten 21 euskal preso politikoen auzia konpontzea eskatu du eurodiputatu irlandarrak.

Gaurko ekimena joan zen asteartean iragarri zuten eurodipitatuek. Bai Frantzian zein Espainiako espetxeetan gaixotasun larriak pairatzen dituzten euskal presoak bisitatuko dituzte Basque Friendship Groupe taldeko diputatuek.

Izan ere, Lidia Senrak (Galiziako europar diputatua GUE/NGLn), Martina Anderson eta Lynn Boylan Mark Demesmaekerrek (NVAko europar diputatua, ECR taldean), Martina Anderson eta Lynn Boylan (Sinn Féin), Mark Demesmaekerrek (NVAko europar diputatua, ECR taldean), eta Josep-Maria Terricabras (ERC), Txus Martin, Josetxo Arizkuren, Gorka Fraile eta Ibon Fernandez Iradi bera ikusteko baimenak eskatu dituzte.

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen egoera ezagutzeko europarlamentariek emandako aurrerapausoa txalotu egiten dugu Etxerat Elkartetik, horrek gainera zeharo lagunduko die parlamentariei, giza eskubideen aldeko lanean aritzeko, bereziki, preso dauden pertsonen alde eta batez ere, gaixo dauden presoen eskubideen alde. Urrunketa etetearen alde igaz agertu zen Bergeron Txostena, Europako Parlamentuko gehiengoak onartu zuela gogorarazi dute Basque Friendship Groupeko diputatuek.

Etxerat

InprimatuPosta elektronikoa


ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 

Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.