Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

“Adin nagusikoak/gaixorik dauden senideak eta dispertsioa” lelopeko lehenbiziko hitzaldia Bilbon, martxoaren 19an

nagusiak eta dispertsioa.jpg

ETXERAT2016ko otsailan abian jarri genuen “Dispertsioaren hegiak” izeneko egitasmoa. Egungo espetxe politikaren bazter eta profil guztiak ikustarazteko ekimena da. Aurretik, lehenbizi, “Dispertsioaren haurrak” abiarazi genuen, ia ezezaguna zen errealitate bat hurbildu nahi genion eta hurbildu nahi diogu gizarteari gaur ere: euren bizitza, garapena, afektibitatea eta etorkizuna baldintzatzen duen salbuespeneko neurrien mende dauden haurrak dira.

Joan zen urtarrillan bigarren hegi bat aurkeztu genuen; “Adin nagusikoak/gaixorik dauden senideak eta dispertsioa”. Urrunketak pertsona ahulenengan duen eragina jakinaraztea dugu helburu; adin nagusiko pertsonak hain justu eta baita ere, gaixotasunak direla medio, hain urrun dauden espetxeetara haien senide eta lagunak bisitatzera joan ezin direnak.

Haien etxeetatik 600 eta 1.100 kilometro bitarteko espetxeetan daude euskal presoen %ko 70a. Bestetik, presoen gurasoen %ko 98ek, 60 urteko adina gainditu dute, gehienok 70 urte baino gehiago dituzte. Antzeko egoeran daude  gainontzeko senideak, alegia, osaba-izebak eta aitona-amonak. 10-30 urteetan derrigorrezko bidai luze eta garestiak egin dituzte.

Zahartzeak eta bidai luze hoien eraginez jasandako higadurak mugatu egiten dute bidaiatzeko grina eta denei heltzen zaie, lehenago edo geroago, haien seme-alabak, ilobak zein lobak bizitatzeari uko egitea.

“Adin nagusikoak/gaixorik dauden senideak eta dispertsioa” lelopeko lehenbiziko hitzaldia gauzatuko dugu datorren martxoaren 19an, Bilboko La Bolsa eraikinean, 19:00etan. Bai senideen lekukotasunak zein osasungintzaren profesionalen hausnarketekin prestatutako bideo bana ikusteko aukera ere izango duzue. Gonbidatuta zaudete. Ondoren, hitzaldiak gainontzeko herrialdeetan gauzatuko ditugu.

InprimatuPosta elektronikoa


ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 

Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.