Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

“Adin nagusikoak/gaixorik dauden senideak eta dispertsioa” egitasmoa konpartitzen ari gara

ETXERAT. 2016ko otsailan abian jarri genuen “Dispertsioaren hegiak” izeneko egitasmoa. “Dispertsioaren hegiak”, egungo espetxe politikaren bazter eta profil guztiak ikustarazteko ekimena da. Aurretik, lehenbizi, “Dispertsioaren haurrak” abiarazi genuen, ia ezezaguna zen errealitate bat hurbildu nahi genion eta hurbildu nahi diogu gizarteari gaur ere: euren bizitza, garapena, afektibitatea eta etorkizuna baldintzatzen duen salbuespeneko neurrien mende dauden haurrak dira.

Bigarren hegi bat abian jarri genuen joan zen urtarrilan, oraingoan; “Adin nagusikoak/gaixorik dauden senideak eta dispertsioa”. Urrunketak pertsona ahulenengan duen eragina jakinaraztea dugu helburu; adin nagusiko pertsonak hain justu eta baita ere, gaixotasunak direla medio, hain urrun dauden espetxeetara haien senide eta lagunak bisitatzera joan ezin direnak.

Etxeraten lana gurekin konpartitu duten senide eta lagun guztiak, gure artean jada ez dauden horiek gogoratu eta aitortu nahi ditugu ekimen honekin. Salbuezpeneko politika krudel horren ondorioz, senideak aske ikusi gabe betirako joan direnak gogoratu nahi ditugu bihotzez. Eskertu genuen baita ere, sikologo eta eskubide sozialen aldeko pentsionisten plataformetako kidei “Adin nagusikoak/gaixorik dauden senideak eta dispertsioa” egitasmo honetan eskainitako ekarpena. Txostena eskuragarri duzue Etxerat Elkartearen web gunean.

Lan hau herritarrekin konpartitzen ari gara Euskal Herriko auzo eta herrietan, eta horretarako hitzaldi sorta antolatu dugu. Hitzaldekin batera, lekukotasunekin ekoiztutako bideo bat erakusten ari gara. Oraingoz, Bilbon, Gasteizen, Galdakaon eta Iruñean izan ditugu hitzorduak, ehundaka lagun bildu direlarik eta hemendik aurrera ere honako egutegi hau osatu dugu. Datozen asteetan,  Durangon, Donostian, Gipuzkoan eta beste herri batzuetan zehatzeke dauden hitzorduen berri emango dizuegu.   

  • Etxarri-Aranatz. Maiatzak 17. Kultur Etxea. 18:00etan.
  • Lesaka. Maiatzak 25. Udaletxea. 18:00etan.
  • Laudio. Maiatzak 31. Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan. 19:30etan.
  • Sopela. Maiatzak 31. Kurtzio kultur etxean. 19:00etan.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!

gasteiz.jpg

 

InprimatuPosta elektronikoa

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 

  

Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.