Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Nafarroako Foro Soziala eta Sarerekin agerraldia: Espetxe-politika berri bat aro berrirako

ETXERAT. Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak, Sare-k eta Etxerat-ek prentsaurrekoa eman dugu gaur Iruñean garai berrirako espetxe politika berria eskatzeko eta gai honen inguruan datozen egunean Iruñean egingo diren bi mahi inguru aurkezteko

Expe Iriarte (Foro Soziala):

ETAren desagerpenak aro berri bat ekarri du eta Madrilgo Gobernuaren aldaketak itxaropenerako leiho bat ireki du. Gure iritziz, bi faktore horiek espetxe-politikaren egokitzapena ahalbidetu beharko lukete.

Foro Sozialean uste dugu Nafarroako gehiengo politiko, sindikal eta soziala bat datorrela gogoeta horrekin.

Lehenik eta behin, adierazi nahi dugu gure iritziz presoen aferaren konponbidea ezinbestean lotuko zaiola eragindako minaren aitortzari eta biktimen erreparazio-dinamikari. Erreparazio horrek konkrezio ezberdinak izan ahal izango ditu, eta horiek errespetua eta akordioa abiapuntu izanda eraiki beharko dira.

Geure iritziz, beraz, gehiengo instituzional, politiko, sindikal eta sozialak eratzeko unea da, bai Nafarroan bai Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Hiru erreiak behar ditugu, Iparraldearekin batera helmuga berera iristeko: gizarte bat bakean, preso edo ihesean diren pertsonarik gabe.

Horrexegatik, hain zuzen ere, bi mahai-inguru antolatu ditugu "Espetxe-politika berri bat aro berrirako" goiburupean. Bi saioak ekainaren 14an eta 20an izango dira, Iruñean.

Lehendabizikoan, gizarte zibileko zenbait pertsonalitatek parte hartuko dute, hala nola, Francisco Javier Eneriz (Nafarroako Arartekoa), Libertad Frances (abokatua eta Salhaketako kidea), Patxi Zabaleta (abokatua eta politikari ohia), Mikel Armendariz (abokatua) eta Adriana Goikoetxea (Amnesty International erakundeko Nafarroako koordinatzailea).

Bigarrenerako, espetxe-politika aldatzearen alde agertu diren alderdi politikoak gonbidatu ditugu: Geroa Bai, EH Bildu, PSN, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra.

Inma Erreak gidatuko ditu bi mahai-inguruak. Biak Iruñeko Hezitzaile Eskolan (Ezpeleta Jauregian) izango dira, 19:00etatik aurrera.

Bi mahai-inguruetan, Foro Sozial Iraunkorrak maiatzaren 29an Bilbon aurkeztutako "konponbiderako premiazko agenda"-n proposatutako bost puntuetan sakonduko dute hizlariek:

  1. Gaixotasun larriak dituzten presoak. Aplikatuko diren politikek zigorren humanizazio-printzipioa izan beharko dute ardatz; betiere saihestu behar da zigor-betetzeak gaixotasunarengan izan dezakeen eragin negatiboa, eta osasun-egoeraren arabera egokitu beharko da zigorraren betetzea.

  2. Zigorra betetzeko lekua edo destinoa. Indarrean dagoen politika gainditu beharra dago, presoak norberaren bizilekutik urrutiratzen dituena. Presoen familia-ingurunetik gertu dauden espetxeetara hurbilketa efektiboa lortu behar da.

  3. Gradu-politika. Lehen graduari eusteko egoera gainditu behar da. Egun Presoen %92 lehen graduan daude sailkatuta. Egiazki pertsona bakoitzaren zirkunstantzien arabera gradu progresioa aplikatuko duen politika berrira jo beharra dago, eta ez eutsi, egun egiten den moduan, zigortua izan zen delituen araberako edo bere espetxealditik at dauden baldintzen araberako politikari.

  4. Zigorren pilaketa. Beharrezkoa da, era berean, Europako Batasuneko beste estatu batzuetan ezarritako zigorrak pilatzen diren kasuetan, aplikatu beharreko irizpidea Europako araudiak eta ebazpenek ezarritakoa izatea espetxealdiari dagokionez.

  5. Beharrezkoa da Euskadiko Autonomia Erkidegora eta Nafarroako Foru Erkidegora ekartzea espetxe-alorreko eskumenak. Beharrezkoa da, baita ere, espetxe-zaintzaren ardura epaitegi naturaletara itzultzea

Gure iritziz, eta kontrastatzeko aukera eman diguten hainbat eragileren iritziz, bost puntu horiek edozein konponbide-agendatan premiaz landu beharko lirateke. Nafarroan eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan adostasuna eta akordioa ardatz hartuta eraiki beharko da konponbide-agenda hori, eta erakundeen, alderdi politikoen, gizarte zibilaren eta preso diren pertsonen iritzia kontuan izango du. Zentzu horretan, berresten dugu preso diren pertsonekin zerikusia duen edozein erabaki beraien adostasuna izanik hartzea komeni dela.

Berriz diogu, ez dugu inolako kontraprestazio- ez pribilegio-estrategiarik defendatzen, soilik legedia arrunta aplikatzea baizik.

Errealistak gara eta ez dugu keinu ikusgarririk espero. Jakin badakigu mugimenduak, gertatzen direnean, modu gradualean gauzatuko direla.

Akordio politiko, sozial eta sindikal zabal bat defendatzen dugu, irtenbide orekatu eta arrazoizkoa ekarriko duena. Irtenbide horrek erantzun beharko die biktimen eskubideei eta arrazoizko epe batean presorik gabeko agertokia nahi duen gizarteko gehiengoaren nahiari.

Mertxe Txibite (Etxerat): "Guk eskubideaz hitz egiten dugu eta eskubideak ez daude kontra-partidei lotuta"

Joan den asteburuan, beste behin ere, azken 30 urteetan gertatu den bezalaxe, ehunka edo milaka kilometroko bidaia amaigabeak egin ditugu. Bidaiak egiteko ordu luzeak behar izateaz gain, itxaronaldi luzeak eta oztopo zein arriskuak jasan behar izan ditugu beste behin ere. Euskal preso politikoen senide eta lagunek sufrimendua atzean ezin dugula utzi gogorarazi behar dugu, gure sufrimendua orainaldiari lotuta jarraitzen badu hertsiki. Balizko biktimak gara gu.

Guk presa daukagu, berebizikoa, gainditutako egoera baten baitan diseinatutako salbuespenezko espetxe politika mantentzea onartezina delako. Ez dugu kontra-partidarik ezta abantailarik proposatzen. Ez ditugu abantailak eskatzen. Guk eskubideaz hitz egiten dugu eta eskubideak ez daude kontra-partidei lotuta.

Espetxe politikari dagokionez, bat gatoz preso dauden pertsonen bergizarteratzearen inguruan Foro Sozialak proposatzen duen larrialdirako agendarekin, baina berriro ere diogu, guztiz premiazkoa da urrunketarekin bukatzea eta gaixo dauden presoen askatasuna lortzea eta hori gauzatu nahian, euskal gizarteari deialdia egiten diogu eta bide batez, desberdinen arteko akordioak lortu ahal izateko lanean jarraitzeko batzen gaituenaren inguruan arituz eta, ez alderantziz, konponbidean urratsak ematen jarraitzeko.

Mikel Mundiñano (Sare): "Erantzunak anitza izan behar du" 

ORAIN PRESOAK

* Horixe da egiteko dugun lana.

* Lan horrek denon egitekoa izan beharko luke, pertsona, alderdi eta instituzio guztiena.

* Denoi dagokigu gure herriaren historiako atal dramatiko hau behin betiko ixtea. Eta denoi helarazi nahi dizuegu aktibatzeko eta mobilizatzeko deia. Eskubidez ari gara, giza eskubidez. Denboran gehiegi luzatu den sufrimenduzko aro bati irtenbidea emateaz ari gara. Bakeaz ari gara, presorik gabe bakean bizi nahi duen gizarte batetaz ari gara.

* Behin eta berriz errepikatuko dugu, Kanboko erabakiaren ondoko aro berri eta esperantzagarri honetan, euskal presoen gaiaren irtenbidea agenda politiko eta instituzionalen erdigunean egon behar dela, baina baita gizarte zibila osatzen dugunon agendan ere. Sareren ustez, euskal presoen arazoarekin batera, modu paralelo batez biktima guztien gaian ere aurrerapausoak eman behar dira.

iruñead.jpg

InprimatuPosta elektronikoa


 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 

Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.