Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Eragile guztiak bat datoz esatean joko-eremua une honetan ari dela definitzen

ETXERATHauxe duzue Foro Sozialak gaur, Etxerat eta Sarerekin batera, eskainitako agerraldiaren testoa. Joan den apirilaren 29an, leku honetan bertan eskainitako prentsaurrekoan, hainbat erakunderekin eta eragilerekin bilera-erronda abiatu berri genuela iragarri genuen. Bi helburuk bultzatuta ekin genion errondari:

⦁Preso eta ihesi dauden pertsonen gizarteratzeari buruz IV. Foro Sozialak ateratako ondorioak aurkeztea.
⦁Konponbiderako premiazko agendako bost puntuak eragileekin partekatzea.
 
Ordudanik, Foro Soziala Eusko Jaurlaritzarekin bildu da, Nafarroako Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarezekin, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko lehendakari Ana Oregirekin, bi eremuetako arartekoekin eta azkenekoz EPPK-ko presoekin hilaren 21ean Alboloteko kartzelan (Granada). Bilera horiez guztiez gain, diagnostikoa partekatu dugu gizarte zibileko hainbat antolakunderekin eta 72 pertsona esanguratsurekin.
 
“Momentuz” diogu, Nafarroako Gobernuarekin, Nafarroako Gobernu ordezkari Arasti jaunarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu ordezkari Loza jaunarekin bilerak zehazteko zain baikaude. 
 
Gure aurreikuspenen arabera, “etapako balantzea” eskaintzeko moduan egongo gara bilerok amaitu ondoren. Gogora dezagun ETA desegin ondoren ekin geniola, Mariano Rajoy gobernu-buru zela. 
 
Armagabetzearen biharamunean, 2017ko apirilaren 9an, hainbat eragile lanean hasi ginen elkarrizketa-guneak sortzeko gobernuen artean, alderdien artean, sindikatuen artean eta gizarte zibilean, gutxieneko akordioak eratze aldera. Ezberdinen artean konfiantzak eraikitzea zen helburua, laugarren Foro Sozialeko ondorioetan jasotako “Preso eta ihesi dauden pertsonak gizarteratzeko bide-orria” definitzeko asmoz.
 
Foro Sozialean eta beste hainbat eragileren baitan helmuga honekin ari gara lanean: gai honetan aurrera egin liteke, ETA desegin ondoren. Baieztatzeko moduan gaude, jakin baitakigu, Alderdi Popular bera agertoki hori lantzen ari zela Madrilen.
 
Lan mardul horrek izan du emaitzarik. Espetxeen eskumenen transferentzia, gaixo diren presoak eta hurbilketaren inguruan akordio instituzionalak lortu dira Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Parlamentuan, Batzar Nagusietan, eta orain dela gutxi, udaletan. Ez da bide erraza izan. Geldiuneak eta bizkortzeak izan dira, baina agertoki berria egonkortzea ahalbidetu du pertseberantziak.
 
Bilera-erronda horietatik atera dugun lehen ikasgaia da gure herrian badela adostasun sendo eta zabal bat “konponbiderako premiazko agenda” delako horren inguruan. Bost puntu dauzka:
 
⦁Gaixo diren presoak eta 70 urtetik gorakoak
⦁Presoak euskal espetxeetara hurbiltzea
⦁Lehen gradutik bigarrenera igarotzea 
⦁Frantziako kartzeletan betetako zigor-metaketa
⦁Kartzela eskumenen transferentzia
 
Bigarren ondorioa baieztapen honi lotua dago: urte askoan gaiaren bueltan egindako korapiloa gogor loturik egon bada ere, egun korapilo hori askatzen ari da. Aukera-leiho bat sortzen ari da.
 
Hirugarrena: eragile guztiak bat datoz esatean joko-eremua une honetan ari dela definitzen, eta Espainiako Gobernua bere bide-orria marrazten ari dela, nahiz eta oraindik gauza asko definitzeke egon, haien artean garrantzi handia duen gizarteratze egitasmoa eta haren edukiak.
 
Aurreko larunbatean, Granadako Alboloteko presondegian izandako bilerarengan ere jarri nahi dugu arreta. Hirugarren bilera izan da, urtarrilaren 6an, publikoki informatu zen moduan, egindako lehen bilera hartatik. Hirugarren bilera honetan bigarren pertsona batek parte hartu du EPPKren izenean, Ainhoa Mujika Goñi andereak, eta horrek interlokuzioaren maila nabarmen igotzen du. Olarra Guridik ere areto bat eskatu zuen bilera modu egokian egin zedin, baina espetxeko zuzendaritzak ukatu egin zion eskaera.
 
Nahiz eta bilera egiteko baldintzak txarrak izan (40 minutu baino ez, kristal bat tartean, zarata handia...), EPPK egiten ari den lana modu positiboan baloratzen dugu. Bilera honetatik lau ondorio ateratzen ditugu:
 
⦁Agertoki berriak itxaropena zabaldu du presoen artean, nahiz eta zuhurtasun logiko bati eusten dioten iragarritako urratsak gauzatu bitartean.
⦁Espetxe-legedia: bozeramaileek prestutasun osoa berretsi dute espetxe-legedian aurrera egiteko ikusmira kaleratzean jarrita.
⦁Eragindako minaren aitortza: alor honetan ekarpenak egiteko erabateko asmoa zintzoa erakutsi dute.
⦁Erabateko prestutasuna, bide-orriaren diseinuan ekarpenak modu eraikitzaile eta errealistan egiteko, Foro Sozialean duten solaskidetzaren bidez. 
 
Elementu horiek guztiak bilduta, Foro Sozial Iraunkorrak ulertzen du bide-orriak modu integralean erantzun behar diola problematika horri, eta oinarrizko irizpideen gainean eraiki behar dela. 
 
LEHENIK: Fase honetan, adostasun instituzional, politiko eta sindikalari eutsi. Horretarako, elkarrizketak ezinbesteko tresna izan behar du. 
BIGARRENIK: Presoen iritzia entzun. Behar-beharrezkoa da. Presoek beraiek bakarrik haien ziegetatik eta errealitatetik urruti diseinurik egin ezin duten moduan, kanpotik ere ezin da diseinurik egin ibilbide hori egin behar duten horiek kontuan hartu ezean.
HIRUGARRENIK: Dagoeneko lantzen ari den gizarteratze-egitasmoa konponbide klabean izan dadila. Helburua da preso guztiek baliatzea.
LAUGARRENIK: “Garaile eta garaituen” eskemetatik urrundu. Protagonismoak edo kalkulu elektoralak saihestu. 
 
Foro Sozial Iraunkorrak armagabetzean aplikatutako arrakasta-metodoa defendatzen dugu, eta, hein batean, ETAren desegitean erabilitakoa: triangulazioa. Gobernuen, presoen eta gizarte zibilaren artean akordio zabal, inklusibo eta transbersal bat sortzea, gure iritziz, giltzarri izango da gai honetan arrakasta lortzeko.
 
Baina, presoei entzun egin behar zaiela esaten dugun moduan, espetxe-politikan aldaketak biktimei ere entzunez egin daitezela ezinbestekoa dela uste dugu.
 
Urtarrilean Macronek Parisen aplikatutako metodoa egokia iruditzen zaigu. Espainiako Gobernuak eman ditu lehen urratsak zentzu horretan. Beharrezkoa da biktimei aldaketa horien berri ematea, haien iritziak aintzat hartzea,  adieraztea ez dela pribilegioa, espetxe-legediaren aplikazio zorrotza baizik eta aurreikusitako onurak edozein presori aplikatzen zaizkionak direla. Biktimei entzun egin behar zaie. Biktima guztiei. Antolatutakoei eta antolatuta ez daudenei. Politika publikoek interes orokorrean oinarritu behar dute. Kasu honetan, erabateko konponbide integral batean aurrera egitea izan behar da oinarria.
 
Agerraldi berean, hauxe da Etxeratetik egin dugun ekarpena:
 
Joan zen maiatzaren 29an, Foro Soziala eta Sarerekin batera, leku honetan, euskal preso politikoen senide eta lagunek sufrimendua atzean ezin dugula utzi gogoratu genuen, gure sufrimendua orainaldiari lotuta jarraitzen duelako.
 
Oraingo honetan, Foroak egindako balantzea txalotzeaz gain, eta gure herrian badela adostasun sendo eta zabal bat konponbiderako premiazko agenda delako horren inguruan konpartitzeaz gain, mahai gainean jarri behar dugu berriro ere, zoritxarrez, balizko biktimak galera. Astebururo, gure bizitza arriskuan jartzen jarraitzenn dugu bisiten eskubidea bermatzeko. 4.000 gorako balizko biktimak gara.
 
Horregatik esaten dugu guztiz premiazkoa dela urrunketarekin bukatzea eta gaixo dauden presoen askatasuna gauzatzea. Eskubideak ez daude kontrapartidei lotuta. Eskubideak errespetatu egiten dira edo urratuak izaten dira eta espainiar Gobernuak urratu egiten ditu eskubideak oraindik ere.

agerrakdia.jpg

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.