Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Dispertsioaren eraginez Aitor Cotanok ezin izan dio aitari azken agurra eman

ETXERATAitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu da gaur. Gaixorik zegoen aita, Jose, bisitatzeko baimena eskatu eta jaso ondoren, Puerto III, 1.050 kilometrotara dagoen espetxetik trasladatu dute egunotan Aitor, eta gaur goizeko 10.00etan heldu da Zaballako espetxera. Goizeko 12:00ak arte ez du aukerarik izan bere etxera hots egiteko eta ordu horretan jakin du Aitor-ek bere aita goizeko 11.00etan zendu dela. Zoritxarrez ezin izan dio aitari azken agurra eman.

Gure dolumina eta elkartasun sentikorrena helarazi nahi diegu Cotano-Sinde sendi guztiari eta, berriro ere, mendekuan oinarritzen den dispertsioa eta espetxe politikaren salbuespeneko neurriak behingoz amaitzea exijitzen dugu. Aski da!

Hilabete luzeak joan dira aita larri gaixo zegoela, baina Aitor Cotano euskal preso poilitikoak ezin izan du ikusi, 2.000 kilometro luze tarteko, eta horregatik salatzen dugu euskal preso eta haien senide eta gertukoen sufrimendua muturreraino eramaten dutela behin eta berriro. Eskubidetaz ari gara eta horregatik irmoki salatzen dugu Aitor eta gaiontzeko euskal preso eta iheslari guztiak eta haien senide eta gertukoek pairatzen duten eskubideen urraketa, Euskal Herrian egon beharko liratekelako.

InprimatuPosta elektronikoa


 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 

Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.