Asteburua etxean igarotzeko ohiko baimenaren eraginez Alfredo Remirez euskal preso politikoa espetxetik atera da
ETXERAT. Asteburua kalean igarotzeko ohiko baimena jaso ondoren, Alfredo Remirez Marañon euskal preso amurrioarra Zaballako espetxetik atera zen atzo. Bigarren graduan dago Alfredo Remirez eta datorren azaroan bere zigorra beteko du.