Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Dispertsio politikak 2019. urteko lehenbiziko ezbeharra eragin du

ETXERAT (2018-I-5). Joan zen asteartean, hilaren 1ean, Arleseko espetxean, etxetik 665 kilometrotara, dagoen Garikoitz Aspiazu Rubina euskal preso politikoaren neskalaguna eta 23 hilabeteko semeak ezbeharra sufritu zuten Arlesen bertan, bisita egin ostean.

Auto batek senideen autoa kolpatu zuen bihurgune batean. Beste kotxeko gidaria jendarmeei deitzera ukatu zen eta gertaera-agiria eman gabe alde egin zuen. Bikotea eta semea ondo suertatu ziren, kalte larririk gabe eta Euskal Herrirako bidaia jarraitzea lortu zuten.

Etxeratek egungo espetxe politikaren iraunkortasuna salatu nahi du, euskal preso politikoen senide eta lagunak euren biziak arriskuan jartzera behartzen baititu haien senide presoa ikusi ahal izateko, senideen adina eta egoera edozein delarik. 2018a 15 senide kalterturekin amaitu genuen, 7 istripu gertatu baitziren, gainera, haiteko batzuetan ez zen pairatzen zuten lehen istripua izan bidaia luze hauek egiterakoan.

Elkarteak gogorarazi nahi du, berriki, Estatu frantsesak hautetsien Delegazioarekin eta Ipar Euskal Herriko eragileekin zituen elkarrizketak geldiarazi dituela eta gerturatze fasea amaitutzat eman duela. Urruntze honen ondorioak dira gaur salatzen direnak, baina badakigu okerragoak izan daitezkeela eta, beste behin ere, Etxeratek galdegiten du nori egiten dion mesede dispertsioak eragiten duen oinazeak. Ezbeharra salatzeko elkarretaratzeak deitzen ditugu Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan:

- IRUÑEA, hilak 7, astelehena 20:00etan Gobernu Zibilaren aurrean.
- GASTEIZ, hilak 8, asteartea 19:30etan Ama Zuria Enparantzan.
- BILBO, hilak 8, asteartea 19:30etan Arriaga Plazan.
- DONOSTIA, hilak 9, asteazkena 19:00tan Bulebarrean, Udaletxe ondoan

InprimatuPosta elektronikoa


 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 

Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.