Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Dispertsio politikak sortutako hirugarren ezbeharra

ETXERAT (2019-II-03). Herrera de la Mancha espetxean (bere etxetik 580km-tara) aurkitzen den Jon Mirena San Pedro Blanco preso politikoaren bi lagunek istripua izan zuten atzo bisita egin ostean etxera bidean. Ezbeharra arratsaldeko 16:30ak aldera gertatu zen Pancorvo inguruan, elurraren ondorioz aurreko bi kotxeak irristatu eta haietako bat errepide erdian gurutzatuta geratu zen; presoaren lagunek ezin izan zuten talka ekiditu. Bertan artatuak izan ziren eta kotxearen egoera txarraren ondorioan taxian bueltatu ziren etxera.

Dispertsioak eragindako hirugarren istripua da, kontutan hartuta urtea hasi berri dugula. Euskal presoen 6 senide eta lagunek , 5 nagusik eta 23 hilbateko haurrak, dispertsioaren eragina jasan dute urteko 32 lehen egun hauetan gertatutako hiru ezbeharretan.

Etxerat elkarteak azpimarratu nahi du istripu hau Bilbotik, Jon Mirena San Pedroren bizilekutik, 100 kilometrotara gertatu dela, beraz, honek ez du esan nahi dispertsioak jazarritako arriskua distantzia handitan gertatzen denik, ezta ere distantzia hauek murriztean desagertuko denik. Euskal preso politikoen senide eta lagunen biziak arriskuan ez egoteko, hauek Euskal Herrian egotea ezinbestekoa da.

IMG-20190202-WA0004

Etxerat elkarteak konzentrazio desberdinak iragartzen ditu ezbehar hau salatzeko eta, aldi berean, dispertsio politikak presoen senide eta lagunei, bixita bat egin ahal izateko, milaka kilometro egitera behartzen dituela gogoraraztea, euren bizitzak arriskuan jarriz astebururo.

- IRUÑEA, hilak 4, astelehena, 20:00etan Gobernu Zibilaren aurrean.
- GASTEIZ, hilak 4, astelehena, 19:30etan Ama Zuria Enparantzan.
- DEUSTU, hilak 4, astelehena, 18:30etan Done Petri Plazan
- BILBO, hilak 5, asteartea 19:30etan Arriaga Plazan.
- DONOSTIA, hilak 6, asteazkena 19:00tan Bulebarrean, Udaletxe ondoa

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.