Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Dublin Hiriko Kontseiluko kideek dispertsioaren aurkako mozioa babestu dute

ETXERAT (2019-II-6). Dublin hiriko kontseiluko kideek, espainiar estatuak euskal presoei ezartzen dien sakabanaketarekin amaitzeko eta euren familiei zailtasunak jartzeari uzteko eskatzen duen mozio bat babestu zuten astelehen gauen, aldi berean, Altsasuko gazteen askatasuna eskatuz. Elkartasun zinegotzi eta Alderdi Sozialistako kide den Michael O'Brienek proposatu zuen mozio hau.

Mozioa Euskal Herriarekiko elkartasun batzordeak eginiko informazio kanpaina handiari esker, aho batez, onartua izan zen.

Mozioan 2011. urteko su-etena aipatzen da, baita ETAk eginiko desarmatze ekintzak eta erakunde bezala desegitearen iragarpen formala ere.

Dublineko Kontseiluak espainiar Estatuko politika etengabea deitoratzen du, zeinetan, euskal preso independentistak espainiar estatuko espetxe urrutienetara dispertsatuak izaten diren; era berean, politika honek, euskal presoen senide eta lagunengan zailtasun fisiko eta ekonomiko ugari sortzen dituela aipatzen du eta , gainera, distantzia handiak egietaren ondorioz, istripu hilkorrak astebururo gerta daitezkeela gogorarazten du. Mozioak presoak Euskal Herriko espetxeetara mugitzeko programa bat eta presoen askapena babesten du.

Bestetik, Amnesty International giza eskubideen aldeko erakundea eta 50 eurodiputatuen jarrerari batuz, Altsasuko gazteen kasua larritzat jotzen du, 2016an zerbitzuz kanpo zeuden bi guardia zibilekin izandako liskarraren ondorioz, kartzela zigorra ezarri baitzaie. Dublineko udaletxea nazioarteko deietara batzen da, gazte hauen berehalako askatasuna eta karguen deuseztapena eskatuz.

Onartutako mozioak testu honetako baldintzak Espainiako enbaxadoreari, Kanpo Arazoetako Batzordeari eta Oireachtas-eko Merkataritza Batzordeari helaraztea bermatzen du.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.