Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Etxerat elkartea aurrera egiteko eta elkarbizitzaren, konponbidearen eta bakearen oinarriak sendotzeko prest agertu da

ETXERAT (2019-02-13). Ramón Sola kazetariak Etxerat elkarteko bozeramaile diren Patricia Vélez eta Urtzi Errazkini eginiko elkarrizketako edukiaren itzulpena, joan den igandean GARA egunkarian argitaratua

Espetxe politikaren amaieraren inguruan hitz egiten den bitartean, urtarrilarekin batera euskal presoen senideek lau istripu jasan dituzte eta bi preso ohiren heriotzak etorri dira. Hala ere, Etxerat elkartea ez da salaketan trabatuta gelditzen, argi geratu baita konponbidea eta elkarbizitzarantz aurrera egiteko prest dagoela.

Estatu espainolak iragarritako espetxe politikaren aldaketa oso geldi gauzatzen ari da, eta gainera alderdi eskuindarren gorakadaren ondorioz, inboluzioaren arriskua dago. Nola bizi dute senideek egoera hau?

Patricia VELEZ: Antsietatearekin eta baita frustrazioarekin ere, beraiek baitira dispertsioa amaitzeko proposamena egiten dutenak eta aldi berean beraiek dira egoera hau luzatzen dutenak. Grande-Marlaskak gainditutako politikaz hitz egiten du baina errealitatean ez dute inor Zaballara eraman, 250 kilometrotara bakarrik eraman dituzte preso gutxi batzuk. Gainera gobernu honek iraungipen-data duela antzeman daiteke.

Urtzi ERRAZKIN: Berri itxaropentsuak sortzen dira, baina gure errealitatea da hilabete bakar batean dispertsioak lau ezbehar eragin dituela, Marlaskaren hitzetan gaindituta dagoen jarduna denean. Jendeak hau sinestearen beldur gara, gizartearen desaktibazioaren arriskua dago...

Urtarrileko manifestazioko emaitzari erreparatuz, ez da desaktibazio hori antzematen, beste urte batzuetan egondakoen antzekoa izan baita...

U.E: Bai, pozgarria izan zen. Positibotzat hartzen dugu arazo hau Euskal Herriko jendartearen elkarbizitzarako oztopotzat hartzea, euskal gizarte osoarentzat zerbait txara da, ez bakarrik sektore zehatz batentzat. Honek salbuespen politikaren aurka mobilizatzeko beharra sortu du sindikatu guztietan.Duela bi urte, adibidez, pentsaezina zen. Pausu garrantzitsuak dira eta horrela aitortu beharko dira.

Etxerat Elkarteak zerbait gehiago egin dezake elkarbizitzarako bide hori gehiago sakontzeko? Duela aste batzuk pausu berriez hitz egiten zenuten...

P.V: Ez da orain bat-batean sortu den zerbait, 2013an hasitako prozesu bat da, sufrimenduaren aitortzaren inguruko hausnarketarekin hasi zena. Eusko Jaurlaritzaren Elkarbizitza planari ekarpen batzuk egin genizkion. Eta Etxerat Elkarte bezala, asistentzia eta salaketarekin ez mugatzea erabaki genuen, horrela, konponbiderako prozesu oso baten alde lan eginez. Honek Foro Sozialera eraman gintuen eta hortik ekimen desberdinak atera dira, hala nola, adierazgarri desberdineko biktimekin egindako saioak.

Nobedadea izan zen Barcelonako udaletxeko edota Gasteizen Buesa Fundazioko jardunaldian Etxeraten ordezkaritza egotea ETAren biktimekin batera. Zergatik eta zertarako balio izan du?

P.V: Beste biktima batzuen ahotan diskurtso desberdina entzun izan dugu, berria ez dena, baina orain oihartzun handiagoa duena eta elkarbizitzarako ekarpen handia dena. Buesa Fundazioko jardunaldietan entzun nuen espetxe politikaren aldaketaren beharra ikusten dutela, baina aldi berean, enpatia eskatu ziguten, niri pertsonalki, asko harritu ninduen eta inoiz baino argiago ikusi nuen lubaki bananduetan bizi izan garela eta elkar entzuten hasi beharko dugula. Biktima desberdinen elkarrizketetan –Rosa Lluch eta Ibon Garatena, adibidez– euren ongizate-zonatik atera direla ikusi dugu eta hori interesgarria da. Aurrera egin beharko dugu.

Agian badaude senide batzuk zera esaten dutenak: «guk ez badugu ezer egin eta gure egoera aukeratu gabe biktimak bagara, zergatik inplikatu beharko gara hontan?

U.E: Gaur egun biktima hitza zuzeneko biktimen senideentzako erabiltzen da normalean. Gu gure senideei atxikitakoaren ondorioz biktimak gara baina, gainera, gure azalean ere jasaten ari gara urrunketaren eragina. Hori dela eta, sufrimenduak badu gurekin zerikusia. Eta elkarbizitzara iritsi nahi badugu, sufritzeari uzteko helburuarekin, denok elkartzea ezinbestekoa da, elkarrekin hitz egiteko eta konponbidea lortzeko. Denok. Eta horretarako guk ere pausuak eman beharko ditugu...

Desblokeo efektua eragin dezake honek? Biktimen elkarteen eragina nabaria baita Madrilgo eta baita Parisko erabakietan ere...

P.V: Zubiak eraiki eta bata besteari entzuten hasteak desblokeatzeko baliogarria izan beharko da. Beste era batean esanda, iraganeko jarreretan jarraitzeak ez digu aurrera egiten utziko. Lubakiak, ongizate-zonak, alde batera uzteko garaia da eta batak besteari entzuten hastea ezinbestekoa, gure errelatoak kontatuz eta besteena entzunez. Errelato poliedriko horrekin, errelatoen errelato horrekin, aurrera egitea lortu dezakegu.

U.E: Elkarte hoiek lobby moduan funtzionatzen dute eta egia da, denboraldi batean, bakarrik beraiei entzun izan zaiela, baina hau aldatzen ari da, beste ahots batzuk agertzen ari dira eta horrek batzen gaituen gauzetan elkartzeko aukera ematen digu, hau dena atzean uzteko.

P.V: Zubiak eraikitzeko prest dagoen jendea gehitzea positiboa da. Gu hemen gaude.

Etxerat elkarteak dispertsioaren ondorioz hildako 16 biktimen aitortza aldarrikatu izan du beti. Badago hori gertatu arte ez direla beste biktimak aitortu behar pentsatzen duenik?

U.E: Lehenik eta behin aipatu nahi dut biktima horiek aitortzeko gertaerak ematen ari direla. Iruñean Sara Fernandezekin, Barañainen Karmele Solagurenekin, Otxandion Rubén Garaterekin... Pausuak dira, nahiz eta aitortza hori goi erakundeetatik etortzea nahiko genukeen, Eusko Jaurlaritzatik, esaterako... gaur egun politikariek, orokorrean, ez dute ukatzen dispertsioaren biktimak direla.

Galderari dagokionez, ez dugu uste horrela denik, hori mendekuaren bidea litzateke eta Etxerat elkarteak ez du inoiz hori jarraitu. Beste batzuk eman beharko dituzten pausuak ez emateak ez du esan nahi guk gureak emango ez ditugunik. Kontzientzia lasai eduki nahi dugu. Jakina da itzulingurua egon daitekeela baina senideen gehiengoek ulertzen dute pausuak ematea beharrezkoa dela.

P.V: Egia da badaudela senide batzuk gauza hauek egiteko garaia ez dela pentsa dezaketenak eta ibilbide partikularra geldoagoa behar dutenak, hori logikoa eta gizartiarra da, baina aurrera egin beharko dugu.

U.E: Bakoitzaren sufrimendua pertsonala eta ezberdina da. ETAren biktimen kasuan, batzuk mendekua bila dezakete, beste batzuk etxean geratzeko nahia... eta nik ulertu dezaket. Ulertezina dena da politikari batzuek min hori erabiltzea mendekua sustatzeko.

Galdera delikatu bat, Etxeratek adierazi duen konpromisoa bermatuta dago? edozein «ezbeharren» aurrean salbu dago? astebururo errusiar erruleta baitago errepideetan, aurreko urtean beste euskal preso bat espetxean zendu zen...

U.E: Berriz gerta ez dadin espero dugu, ez dugu ezta pentsatu nahi ere. Gertatuko balitz, oso une zaila izango lirateke, baina aldi berean aurrera jarraitzeko eta guzti honekin lehen bait lehen amaitzeko arrazoi bat gehiago izango litzateke. Hilabete honetan bertan lau istripu gehiago jasan ditugu, lau arrazoi gehiago direnak. Eta lau istripu horietan, norbaitek lepoko batekin amaitzea edo bertan hiltzea zoriaren esku dago. Horregatik, guretzat edozein kolpe oso larria da.

P.V: Eta denontzat, istripu bakoitza ohartarazpen bat izan beharko lirateke. Ezin dugu ezbehar bakar bat gehiago onartu.

U.E: Gizarteak horrela funtzionatzeko joera dauka, erabakiak hartzeko zerbait oso larria gertatzea beharrezkoa dela nabari du. Zergatik? Lehenago ekidin dezagun.


«Ez dira hiltzeko askatu behar, bizitzeko baizik»

Etxeraten lanaren zati handi bat, agian gehiena, asistentzia da. Emandako lekualdaketekin senideen egoera arindu dela uste duzue?

P.V: Oso zaila da diagnostiko orekatu bat ezartzea. Familia batentzat oso ezberdina da Burgosera bidaiatzea Algecirasera bidaiatzea baino, noski, maila guzietan. Baina aldi berean, ausazko mugimendu hauek itxaropena sortzen dute eta kontutan hartzekoa da sortzen den antsietatea: Zein izango da hurrengoa? Noiz? Nirea mugitu dutela ospatu dezaket, besteenak oraindik urruti jarraitzen duten bitartean?Egoera anker bat sortzen da. Eta maila logistikoan ere arazoak dakartza; berriz dena berrantolatzeko beharra... Preso baten lekualdaketaren inguruan hitz egiten denean, honen atzean hamarnaka pertsona daudela ahazten da .

U.E: Etxerat elkartetik ulertzen dugu presoaren lekualdaketa egon den familien egoera partikularra hobera joan dela, hala ere, ikuspegi orokorrari dagokionez aipatu beharko dugu mugimenduak gutxienekoak izan direla. Presoen %60a oraindik 600 eta 1.100 kilometro tartean jarraitzen duela kontutan hartuta, nola hitz egingo ba dugu positiboan? gustatuko litzaiguke, baina... eta gainera, zergatik ez Zaballara? Lekua badago eta ez badago aitzakiarik horra mugitzeko... Preso bat Burgosera eraman dutela bizikidetza familiarra gauzatu ahal izateko esaten dutenean, zergatik ez dute Zaballara eramaten helburu berarekin, kontutan hartuta hori dela eskatu duen helmuga?

Preso gaixoei dagokionez, urtarrila hilabete gogorra izan da: Jesus Mari Maiezkurrena eta Oier Gómezen heriotzak (espetxean gaixotuak biak), Asier Aginakoren kondena etetea...

U.E: Larriki gaixorik dauden 21 euskal presoak askatu beharko dituzte. «Hiltzeko askatzea»-ren politika hau suntsitu beharko da, denok dakigu gaixotasun bat sendatzeko lekua ez dela espetxea, gaixotasun hori areagotzeko lekua baizik. Bizitzeko askatu beharko dira, sendatu ahal izateko. Gainera, Espainiar Estatuaren legeak dira, beraz hauek betetzea falta da soilik.

Etxerat

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.