Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Espainiako Gobernuak Zaballara ekarri behar ditu preso guztiak, eta urrats hori azkar eta arduraz egin dezala eskatzen diogu

urtzi.jpg

ETXERAT (2019-IV-7). Gaur, gure 18. Batzar Nazionala dela-eta Gasteizen bilduta, aditzera ematen dugu salbuespenezko espetxe politiken desaktibazioa lortzea izango dela gure lanaren ardatz nagusia datozen hilabeteetan. Horretarako, informazioa, testigantza eta salaketa erabiliko ditugu tresna gisa, urrunketari eta preso gaixoek pairatzen duten muturreko egoerari lehentasuna emanez.

Urtebete igaro da euskal preso politikoen senide eta lagunok Tolosan egindako Batzar Nazionalean bildu ginenetik, bederatzi hilabete Espainiako gobernu berriak espetxe politikaren aldaketa iragarri zuenetik, eta, oraindik ere, balantzaren alde batek hartzen du pisu guztia. Esan beharrik ez dago gure eta espetxean nahiz erbestean ditugun senideen sufrimenduaz ari garela.  

Bitarte honetan, euskal preso bat hil da espetxean; gaixotasun larriak dituzten preso ia guztiek lehen graduan eta espetxe urrunetan jarraitzen dute, tratamendu egokia jasotzeko aukerarik gabe; Frantziako Estatuan bizi osoko espetxe zigorra ezarri zitzaien lau presoetako hiruk kartzelan jarraitzen dute, baldintzapeko askatasuna lortzeko arauak betetzen dituzten arren.

24 senidek istripuak izan dituzte errepidean, urrunketak dakarren arriskuaren ondorioz, eta nabarmendu beharra dago senide horien artean haurtxo bat zegoela. Dispertsioak eragin dituen hildakoen aitortza sozial eta instituzionala bultzatzeko lan egingo du Etxeratek ikasturte honetan.

Espainiako Gobernuak Zaballara ekarri behar ditu preso guztiak, eta urrats hori azkar eta arduraz egin dezala eskatzen diogu, orain dela 30 urte kontrakoa egiteko erakutsi zuen azkartasun eta ardura berberarekin. Izan ere, 600 euskal preso baino gehiago sakabanatu eta urrundu zituen bi hilabeteko epean, penintsulako, Balearretako, Kanarietako, Ceutako eta Melillako espetxeetara bidaliz. Halaber, Etxeratek nabarmendu nahi du premiazkoa dela erbesteratuek eta deportatuek pairatzen duten egoera konpontzea, etxera itzul daitezen.

Espainiako Gobernuak 24 preso (%8,5) lekualdatu ditu Euskal Herritik hurbil dauden kartzeletara. Teknikoki, hurbildu egin ditu, baina urrats hori ez da inondik ere nahikoa. Oraindik ere, 500 eta 2.000 kilometro bitarteko bidaiak egin behar ditugu astero, gure bizia arriskuan jarriz. Ez dago euskal presoak Zaballara ekartzea eragozten duen inolako aitzakiarik, ez legediaren aldetik, ez baldintza materialei dagokienez.

Herri honen etorkizunarekikoa da gure konpromisoa, absentzia gehiagorik gabe eta min gehiagorik gabe. Gure eskua luzatuta dago gatazka politikoaren konponbidean laguntzeko, elkarbizitza eraikitzeko eta sufrimendua aitortzeko, sekula berriz errepika ez dadin.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!

 

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.