Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Arbizu-Lakuntzan aurten 1.500 lagunek korrika egitea lortu nahi du Lasterbidean ekimenak

laster1.jpg

ETXERAT (2019-IV-4). Lasterbidean nazio elkartasun lasterketaren aurkezpena burutu da gaur Lakuntzan. Hona hemen esandakoa:

Leixterka denak itxaa! lemapean antolatuko dugu LASTERBIDEAN nazio elkartasun lasterketaren zazpigarren edizioa. Aurreko sei edizioak Oiartzunen (Gipuzkoa), Larrabetzun (Bizkaia), Berriozar (Nafarroa), Araian (Araba), Oñatin (Gipuzkoa) eta Ondarrun (Bizkaia) izan ziren, hurrenez hurren. Oraingoan ere herrialdez aldatu eta Nafarroara egingo du salto edizio berriak. Aurten bi herrik hartu dute antolatzeko ardura, Arbizun eta Lakuntzan izango baita 2019ko maiatzaren 19an aurtengo edizioa.

Kirolaren eremutik eginikoa eta kirolean oinarritutako elkartasun herri ekimena da gurea. Euskal errepresaliatuen eta euren senideen eskubideen errespetua eta horren aldeko lana bultzatzeko beste ekimen bat da hau. Izan ere, ehunka dira beren etxetik urrun bizi diren euskal herritarrak eta ehunka senide eta lagun ehunka kilometro egiten dituzte beraien gertukoekin minutu batzuk egoteko. Gaurkoan, ezin ditugu ahaztu, Sakanako 6 presoak, bereziki muturreko egoeran larriki gaixorik dagoen Jon Gurutz Maiza. Berandu baino lehen, Jon Gurutz etxera!

Herritar guztien bultzada bilatu behar dugu euskal herritarren oinarrizko eskubideak errespetatu daitezen eta gure elkartasun urrats honen bidez ere egoera hau gainditzen lagundu nahi dugu. Gaurkoan, LASTERBIDEANetik izerdia botaz korri egiten jarraituko dugula ozen esan nahi dugu, gaur goizean Arbizutik Lakuntzara egin dugun moduan.

Gaurko goiz honetan Lakuntzan bildu garenok ez dugu bakarrik korri egingo gainera. Aurreko sei edizioetan egin bezala, egoera hau gainditzea herri oso baten borondatea dela irudikatuko dugu Arbizu eta Lakuntzako kaleetan. Honela, banantzen gaituen distantzia laburtuko dugu maiatzaren 19an. Errepresaliatuek ere parte hartuko dute beren lagun eta senideei Arbizu eta Lakuntzara joateko gonbitea eginez edo beren eskulanak sari gisa emanez.

Beraz, Arbizu eta Lakuntzan dugu zita. Maiatzaren 19an egun osoko egitaraua izango dugu: zumba beroketa, lasterketa laburra eta luzea, sari banaketa, Etxeraten ekitaldia, kalejira, herri bazkaria, zozketak, zirku erakustaldia, herri kirolak eta eguna amaitzeko, kontzertuak izango ditugularik.

Honenbestez, gaurkoan kirolaren bidez eta izerdia botaz elkartasuna eman nahi duen euskal herritar orori dei egin nahi diogu. Aurtengoan 1.500 lagunek korrika egitea lortu nahi dugu! Lortuko dugu! Elkartasunaren bidez tarteko helmuga gainditu eta 30 urte baino gehiagoko ibilbide luze honen amaierako marrara beso zabalik iritsi nahi dugu.

LASTER BIDEAN, LASTER ETXEAN!

https://lasterbidean.eus/arbizu-lakuntza19/

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.