Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Gorka Fraile euskal preso politikoa gerturatzeko eskaerari Estrasburgoko Auzitegiaren ebatzia modu ezkorran baloratzen dugu

ETXERAT (2019-V-28). Modu ezkorran baloratzen du Etxerat Elkarteak Gorka Fraile preso politiko durangarra Badajozko espetxetik Euskal Herrira gerturatzeko eskariari Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak emandako erantzuna. Gure ustetan, Europak zuritu egin du beste behin ere Espainiak mantentzen duen salbuezpeneko espetxe politika ankerra.

Aurreko kasuetan bezala, Frailek bisitak eta telefono deiak jasotzen zituela modu erregularrean argudiatu du Auzitegiak, baina ez du kontuan hartu hain urrun zegoen espetxera abiatzeko, higadura fisiko, sikologiko eta ekonomiko ikaragarriak pairatzen zituztela presoaren senide eta lagunek. Gogoratu behar dugu berriro ere, dispertsioak eta urrunketaren ondorioz 16 hildako eta ehunka zauritu izan direla.

Gainera, Fraileren kasuan, adin nagusikoak direlako eta osasun arazoak dituztelako, bere gurasoak ezin zuten joan Badajozeko espetxera bisitak egitera, eta distantzia luze horrek zailtzen zuela nabari presoaren neskalaguna eta alaba txikiarekiko harremana. Berriro ere gogoratu nahi dugu dispertsioak eta urrunketak ez dutela bermatzen senideekiko harremana mantentzea.

Estrasburgoko Auzitegia ez da auziaren muina aztertzera sartu eta Espainiako Estatuaren argudioak ontzat ematera mugatu da. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebazpenean jaso duenez, urruntzea terrorismo delituengatik zigortuta daude presoei mugatuta dagoela, eta une politikoaren baldintzen araberakoa dela. Helegitea aurkeztu zenetik hona, erabat aldatu dira baldintza politikoak. Ez dago erakunde armaturik 2018ko maiatzaz geroztik, eta ez dago borroka armaturik 2011tik, beraz, pentsatu behar da momentu honetan ez dauka oinarri juridikorik presoen urruntzea mantentzeak.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.