Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

11-13 sumarioko auziperatuen aldeko agiria: Irtenbidera, etorkizuna askatu

11-13 argazkia.jpg
 
ETXERAT (2019-VI-20). 47 euskal herritar epaituak izango dira datorren irailetik aurrera eta, guztira, 601 urtetako zigor eskaerari aurre egin beharko diote. Gertakizun larri honen aurrean honako hau adierazi nahi dute150 bat lagunek:
 
47 euskal herritarrak eta beraien jarduerak zigortu nahi dituen epaiketa hau, lehen bezala orain, lekuz kanpo, garaiz kanpo eta euskal jendartearen bake eta justizia nahietatik kanpo dagoela salatzen dugu.
 
Euskal jendarteak aurrera egin nahi du eta etorkizunari behar bezala ekiteko iraganeko zauriak ixtea eta korapiloak askatzea ezinbestekoa da. Ez ditugu kate berriak asmatu behar eta ez dugu gehiago estutuko gaituen korapilorik nahi. Ez dugu bidean harri berririk behar, ez dugu min eta zauri berririk irekitzerik nahi. Zalantzarik gabe, konponbideari begira dagoen herria da hau, aurrera egiten ari den herria, eta ez gaude prest atzera eraman nahi gaituen egoerarik onartzeko.
 
Elkarbizitza, bakea eta justizia jendarte ororen altxor preziatua dira, baita gurea ere. Euskal jendartearen nahi horri erantzun behar diogu eta gatazka logika batean asmatutako eta abian jarritako prozedurak eten behar ditugu, eraikitzen ari garen orainaldia kutsatu ez dezaten.
 
Jendarte berri bat eraiki nahi dugu, sinistuta baikaude urteotan garatu ditugun baloreak eta eskubideekiko sentsibilitatea izango direla bestelako herri bat sortzeko zimendua: norbanakoen giza eskubideak, eskubide kolektiboak, elkartasuna, enpatia eta elkar bizitza. Etorkizuna guztion artean, elkarrizketaren bidez eta eskubide ororen errespetoan oinarrituta eraiki behar dugun etxea da eta guztiok gara ezinbestekoak, guztiok elkarrekin bizi behar dugun etxea baita.
 
Horregatik, hau sinatzen dugunok ez gara epaituak izango diren 47 lagun hoiengatik soilik ari. Euskal Herrian bizi garen norbanako, eragile eta erakunde guztiok osatzen dugun euskal jendarte zabal eta anitzak hartutako bidean aurrera egiten jarraitu dezan ari gara. Horregatik honakoaren bitartez, epaiketa hau salatzeaz gain irailaren 14 manifestazioarekin bat egiten dugula adierazi nahi dugu.
 
Bihur dezagun iraganera eraman nahi gaituen epaiketa hau etorkizunerako ate. Irten bidera. Askatu dezagun etorkizuna, guztion erronka da.
 
Edonor atxikitzeko aukera egongo da, modu errezean, webgune honetan https://11-13makroepaiketa.eus/

20ko agerraldia:

Jon Maia (Bertsolaria) 

Onintza Enbeita (Bertsolaria)

Jesus Viñaspre (Medikua)

Amaia Goirigolzarri (Abokatua)

Pako Letamendia (EHUko irakaslea)

Anabel Saenz del Pozo (Mugimendu Feminista)

Ana Mezo (Oneka)

Amaia Muñoa (ELA)

Amaia Arenal (Udalberriko zinegotzi ohia)

Xabier Ugartemendia (LAB)

Neskutz Rodriguez (Bizkaiko Batzarkide ohia)

Eneko Calle (Ekintzaile soziala)

Ane Rotaetxe (Kazetaria)

Edorta Jimenez (Idazlea)

Iker Bizkarguenaga (Kazetaria)

Aitziber Ibaibarriaga (EH Bilduko zinegotzi ohia)

Xochitl Karasatorre (Senidea)

Manifestuari atxikimendua (orain artekoa):

  1. Jon Maia ( Bertsolaria)
  2. Onintza Enbeita (Bertsolaria)
  3. Jesus Viñaspre (Medikua)
  4. Ibon Larrinaga (Boxeolaria)
  5. Amaia Goirigolzarri (Abokatua)
  6. Pako Letamendia (EHUko irakaslea)
  7. Mireia Gabilondo (Antzezlea eta Zuzendaria)
  8. Hassana Aalia (Saharar errefuxiatua, Gdeim Izik)
  9. Veronica Werckmeister (Margolaria)
  10. Amelia Barquin (HUEZIko irakaslea)
  11. Katixa Agirre (Idazlea)
  12. Peru del Hoyo (Senidea)
  13. Ane Muguruza (Senidea)
  14. Kike Amonarriz (Euskalgintza)
  15. Luixa Reizabal (EHUko psikologia irakaslea)
  16. Jose Maria Arrate (Athleticeko lehendakari ohia)
  17. Xabier Aierdi (EHUko irakaslea)
  18. Roberto Moso (Musikari eta Kazetaria)
  19. Nerea Alias (ETBko kazetaria)
  20. Alex Txikon (Alpinista)
  21. Angel Toña (Ekonomilaria; Enplegu sailburu ohia)
  22. Irati Agirreazkuenaga (Aktorea eta unibertsitateko irakaslea)
  23. Irati Jimenez (Idazlea)
  24. Anabel Sanz del Pozo (Mugimendu Feminista)
  25. Anaiz Funosas (Bake Bideako lehendakaria)
  26. Amparo Lasheras (Kazetaria)
  27. Toti Martinez de Lezea (Idazlea)
  28. Juan Hernandez (EHUko irakaslea; Tribunal de los pueblos eta OMALeko kidea)
  29. Mikel Urdangarin (Abeslaria)
  30. Libe Mimenza (BEHATEGIA- Euskal Hedabideen Behatokia)
  31. José Valencia (EHUko psikologiako katedraduna)
  32. Aitzol Atutxa (Aizkolaria)
  33. Patxi Xabier Fernandez (Kazetaria)
  34. Mikel San José (Athleticeko jokalaria)
  35. Rafa Rueda (Abeslaria)
  36. Juan Kruz Lakasta (Kazetaria)
  37. Jose Luis Otamendi (Idazlea)
  38. Xabier Gantzarain (Idazlea)
  39. Nerea Eizagirre (Realeko jokalaria)
  40. Nahia Quincoces Altuna (Mendi eskiatzailea)
  41. Ibai Sueskun (Errigorako kidea)
  42. Amaia Zufia Erdozain (Mugimendu Feminista)
  43. Egoitz A. Albeniz (Harro- Euskal Herrialdeetako Transmaribibollo Plataformako kidea)
  44. Amaia Muñoa (ELA)
  45. Begoña Errazti (EAko lehendakari ohia)
  46. Asier Riesgo (Eibarreko futbol jokalaria)
  47. Einar Galilea (Alaveseko jokalaria)
  48. Samara Velte (Kazetari eta idazlea)
  49. Andoni Aizpuru (Kazetaria)
  50. Oskar Bañuelos (Kazetaria)
  51. Jose Felix Azurmendi (Kazetaria)
  52. Helena Franco (Ekonomia eta enpresarialetan Doktorea eta EHUko irakaslea)
  53. Juan Jose Ibarretxe (EAEko Lehendakari ohia)
  54. Carlos Garaikoetxea (EAEko Lehendakari ohia)
  55. Iñaki Markez (Psikiatra, Deustuko unibertsitateko irakaslea)
  56. Izar Hernando (Ernai)
  57. Jose Luis Elkoro (Ezker Abertzaleko kidea)
  58. Itziar Aizpurua (Ezker Abertzaleko kidea)
  59. Maddi Ane Txoperena (Kazetaria)
  60. Garazi Arrula (Idazlea eta editorea)
  61. Igor Meltxor (Kazetaria)
  62. Ana Mezo (Oneka, emakume pentsionistak)
  63. Amets Ladislao (Etxaldeko emakumeak, EHNE Bizkaia)
  64. Bernardo Atxaga (Idazlea)
  65. Nora Cortiñas (Madres de Plaza de Mayo. Línea Fundadora)
  66. Javier Etayo (Marrazkilaria)
  67. Julio Villanueva (AHTrik Ez! mugimenduko ekintzailea)
  68. Xabier Añua (Saskibaloi entrenatzaile ohia)
  69. Pello Reparaz (Musikaria)
  70. Unai Zabaleta (Kazetaria, irrati esataria)
  71. Ainhoa Larrabe (Kazetaria eta historialaria)
  72. Aitziber Laskibar (Kazetaria)
  73. Lutxo Egia (Idazlea eta kultur-sustatzailea)
  74. Lohizune Amatria (Kazetaria)
  75. Maria Rivero (Abeslaria)
  76. Izar Mendiguren (Bertsolaria eta kazetaria)
  77. Zaloa Basabe (Mugimendu Feminista)
  78. Nerea Ibarzabal (Bertsolaria)
  79. Amaia Arenal (Udalberriko zinegotzi ohia)
  80. Oihana Bartra (Bertsolaria)
  81. Eneko Calle (Ekintzaile soziala)
  82. Neskutz Rodriguez (Bizkaiko batzarkide ohia)
  83. Laura Perez Ruano (Nafar parlamentari ohia)
  84. Joseba Vivanco (Kazetaria eta Artzeniegako alkatea)
  85. Mikel Arregi (Kazetaria)
  86. Endika Guarrotxena (Athleticeko jokalari ohia)
  87. Iker Villa (Musikaria)
  88. Bittor Galarza (HIRU sindikatuko kidea)
  89. Maitane Arnoso (EHU irakaslea)
  90. Anabel Arraiza (Aktorea, aurkezlea)
  91. Iker Bizkarguenaga (Kazetaria)
  92. Maialen Arzallus (Bertsolaria)
  93. Aitziber Ibaibarriaga (EH Bilduko zinegotzi ohia)
  94. Naroa Gaintza (Musikaria)
  95. Reyes Illintxeta (Kazetaria)
  96. Ekhiñe Atorrasagasti (Kazetaria)
  97. Carlos Ascunce (REAS Euskadi)
  98. Alaia Martin (Bertsolaria)
  99. Ines Osinaga (Musikaria)
  100. Xabier Ugartemendia (LAB)
  101. Patricia Espinar (Pilotaria)
  102. Ane Martinez ( Musikaria)
  103. Norma Morroni (Plenaria Memoria y Justicia, Uruguay)
  104. Joseba Zabalza (Argazkilaria)
  105. Aitor Merino (Aktorea)
  106. Amaia Merino (Zine eta Telebista muntatzailea)
  107. Daniel Martirena (ETBko kazetaria)
  108. Xabier Carrillo (ETBko kazetaria)
  109. Olatz Barrenetxea (Psikologoa)
  110. Gaizka Aranguren (Kazetaria)
  111. Eñaut Elorrieta (Musikaria)
  112. Xochitl Karasatorre (Senidea)
  113. Miren Aranguren Etxarte (Emagin)
  114. Idoia Arraiza (Emagin)
  115. Saioa Iraola (Emagin)
  116. Ane Rotaetxe (Kazetaria)
  117. Edorta Jimenez (Idazlea)
  118. Zuriñe Hidalgo (Musikaria)
  119. Beñat Irasuegi (Kooperatibista eta OlatuKoopeko kidea)
  120. Iñigo Urrutia (Administrazio zuzenbideko irakaslea. EHU)
  121. Oihana Galardi (Irungo Harrera Sarea)
  122. Txetx Etcheverry (Bakegilea)
  123. Josu Sarriegi (Alaves, Eibar eta Athleticeko jokalari ohia)
  124. Gotzon Barandiaran (Idazlea, kultura sustatzailea)
  125. Alfredo Remirez (Txiolaria)
  126. Mixel Berhokoirigoin (Bakegilea)
  127. Julio Soto (Bertsolaria)
  128. Iker Goikoetxea (Arraun entrenatzailea)
  129. Luis Barinagarrementeria (Abokatua)
  130. Mikel Elortza (Abokatua)
  131. Ainhize Muniozguren (Abokatua)
  132. Mikel Martinez (Aktorea)
  133. Begoña Uharte (Giza aktibista)
  134. Laura Mintegi (Idazlea eta EHUko irakaslea)
  135. Fermin Muguruza (Musikaria eta zinemagilea)
  136. Maria Gorosarri (EHUko irakaslea)
  137. Felix Placer (Teologoa)
  138. Zigor Iturrieta (Sukaldaria, ETBko aurkezlea eta mendi korrikalaria)
  139. Jabier Saenz (Esk sindikatua)
  140. Tasio Erkizia (Ezker abertzaleko kidea)
  141. Arrate Illaro (Euskalgintza)
  142. Jexux Mari Zalakain (EHUko irakaslea, Herria 2000 Eliza)
  143. Patxi Sansinenea (Psikologo klinikoa)
  144. Ion Telleria (Kazetaria)

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.