Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Kinkea udako promozioari dagokion zozketaren lehenengo saria 15.280 zenbakiarentzat da

ETXERAT (2019-VI-21). Kinkea bigarren promozioari dagokion zozketa burutu dugu gaur, eta 20.000 € ko sari nagusia 15.280 zenbakiarentzat da. Irantzu Lekue artistak ekoiztutako “Askatasunaren argia” arte lanarekin batera, Bilbon saldu da zenbaki sariduna.

Sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatuko dira; 5.000€ ko 3 sari; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

Saritutako zenbakiak “Berria” eta “Gara” egunkarietan argitaratuko dira bihar. Bai saritutako zenbakien zerrenda, zein zozketari buruzko informazio guztia http://kinkea.eus/ webgunean ikusgai duzue. Saritutako zenbakiak dauzkatenek Etxerat-en edozein egoitzatan azaltzeko 60 eguneko epea izango dute. Edozein salantzaren aurrean, kinkea.eus webgunean jokuaren arauak aurkitu ditzakezue.

Etxerat Elkarteak abiarazi du Kinkea izeneko produktu promozioa. Promozioak emango dituen diru-bilketa Etxerat Elkartearen jarduera finantzatzera zuzenduko da, alegia, preso eta iheslarien senide eta lagunei asistentzia, aholkularitza eta laguntza eskaintzeaz gain, gure gain hartu ditugun presoen asistentzia juridikoa eta osasun asistentzia bermatzea.

Sustapen-helburua duten ausazko konbinazioak antolatzeko EAEko Gobernuko Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzak agindutako oinarri arautzailearekin bat dator Kinkea egitasmoa.

Lotura honetan duzue sarien zerrenda osoa http://kinkea.eus/sariak

askatasunaren argia.png

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.