Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Josu Urrutikoetxea libre uzteko galdegiten dugu, oinarrizko eskubideak bermatzen dituen ingurune medikal batean beharrezkoak dituen artak jaso ditzan

ETXERAT (2019-VIII-9). Josu Urrutikoetxea Frantziako erietxe publiko batean atxilotu zuten, urgentziazko artatzeen behar gorrian zegoela. Espetxeratu dutenetik haren osasun egoerak okerrera egin du, ez baititu beharrezkoak zituen artak jaso.

2019ko maiatzaren 16an Sallancheseko ospitaleko medikuak frantses errepublikako prokuradoreari helarazi aholkuak bete izan balituzte, Josu Urrutikoatxeari ebakuntza berantenik 30 egunera egin behar zioketen.

2019ko maiatzaren 17an askatasun epailearen aurretik pasatzean, Josu Urrutikoetxearen osagarri egoera eztabaidaren erdigunean egon zen. Askatasun epaileak, medikuen gomendioer jarraikiz, Josu Urrutikoetxeari lehen bait lehen zegokion ebakuntza egin beharko zitzaiola azpimarratu zuen, bere osasun egoera kartzelarekin bateragarria izan zedin.

Geroztik, kartzelan daramatzan hiru hilabete hauetan, ongi ikusi dugu kartzelako administrazioa zein autoritate judiziala, ez direla Josu Urrutikoetxeak jaso behar dituen oinarrizko artatzeen bermatzeko gauza izan.

Hiru arduragabekeri salatu nahi ditugu.

Maiatzaren 16an Bonnevilleko epaitegian aurkeztu zuten unearen eta Pariseko epaitegira eraman artean, Josu Urrutikoetxearen txosten medikala desagertu egin zen. La Santé presondegiko mediku zerbitzuek aste luzeak behar izan dituzte mediku txostena berrosatzen hasteko.

Urgentziazko ebakuntza bi aldiz ezeztatua izan zaio. Ospitaleko medikuek ebakuntza uztailaren 15erako programatua zuten arren, Justizia zerbitzuen aginduz (segurtasun arazoak argudiaturik) ebakuntza bertan behera gelditu zen.

Uztailaren 29an, ebakuntza presondegiko adiministrazioaren ezaxolkeriagatik ezeztatu zuten. Josu Urrutikoetxea operazio blokean zegoela, ospitaleko medikuek ebakuntza bertan behera utzi behar izan zuten. Izan ere, la Santé presondegiko zerbitzuek ez zuten gutieneko sendabide protokoloa abiatua, ebakuntza aurretik jaso behar zukeen prebentziozko antibioterapiarekin. Are, ospitalera heltzerakoan egin zizkioten gernu azterketen bidez medikuak ohartu ziren Josu Urrutikoetxeak infekzio berri bat harrapatua zuela.

Atxilotu zuten unean ezarri zioten eta orain dela bi hilabete eta erdi kendu behar zioketen gernu zunda da azken infekzio bikoitzaren eragilea. Maiatzaren 16az geroztik itxoiten duen ebakuntzaren ondotik baizik ez diote gernu zunda kentzen ahalko.

Egun luzeak sukarrarekin iragan ondoan, agorrilaren 3an baizik ez dute espetxeko erizaindegira deitu. Agorrilaren 5a arte igurikatu behar izan du uztailaren 29an diagnostikatu zioten infekzio bikoitzari (estafilokokoa da lehena eta bigarren bakteria zein den ikertzen dabiltza oraindik) aurre egiteko antibioterapia abiatzeko.

Gure elkartasuna helarazi nahi diogu Josu Urrutikoetxearen familiari eta Euskal Herriko eta Frantziako eragile politiko,sozial eta sindikalei oinarrizko eskubideak urratzen dituen egoera honi amaiera emateko deia luzatzen diegu.

Etxerat elkarteak uste du onartezina dela espetxe aginteen eta aginte judizialen jokabidea, pertsona baten bizia arriskuan jarriz, haien ardurapean dagoen pertsona baten bizia, egoera honek gainera, sufrimendu fisikoa eta psikikoa eragiten dio berari eta bere ingurukoei.

Etxerat elkarteak zuhurtasunez eta zentzuz jokatzeko eskatzen du. Euskal gizartea, eragileak eta instituzioak xantaian eta mendekuan oinarritutako egoera zaharrak gainditzeko lanean jarraituko du.

Arduragabekeria guzi hauek arrenguraturik, Pariseko dei gorteak ekainaren 19an Josu Urrutikoetxea zaintza judizialpean berehala libre uzteko hartu zuen deliberoa bete dezaten galdegiten dugu, aurrerantzean oinarrizko eskubideak bermatzen dituen ingurune medikal batean hain beharrezkoak dituen artak jaso ditzan.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.