Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Beste behin ere senidei bisitak ukatu dizkiete, espetxe politikak haiei eragindako kaltea handituz

ETXERAT (2019-IX-4). Beste bi euskal preso politikoen senide eta lagunei bisita egitea ukatu zieten joan zen asteburuan. Azken bi asteburutan orotara, bost euskal preso politikoen senide eta lagunei bisita egitea ukatu diete, milaka kilometro bidaiatu ondoren kartzelara iritsi eta handik bueltatzeko.

Joan zen larunbatean, La Santé-ko espetxean (Euskal Herritik 850 kilometrotara) Josu Urrutikoetxearen neskalaguna bisitarik gabe gelditu zen, atzerapen txiki batekin iritsi zelako espetxera. Funtzionarioek ez zuten kontuan hartu Euskal Herritik Pariseko espetxe honetaraino iristeko izatzen diren zailtasunak, eta, are gutxiago, Josu Urrutikoetxeak pairatzen duen osasun egoera larria eta horren harira ze garrantiztusa den senidekin harreman eztua mantzentzea..

Joan den asteburuan ere, Curtiseko espetxean (600 km), Galizan, preso dagoen Alberto Lopez de Lacalleren bi lagun abiatu ziren bisita egitera, eta hoietako bati, hain justu Ipar Euskal Herritik zetorrela, bisita ukatu zioten, bere nortasun agiri eguneratuan agertzem zen zenbakia eta espetxe admnistrazioak zuenak ez zetozelako bat.

Aurreko astean Logroñoko espetxean (joan eta etorrian 280km-ko bidaia) Santi Aragon euskal preso politikoaren aita (84 urte) bisitarik gabe geratu zen. Bestetik, hilaren 24an Imanol Minerren senideak (Granadako espetxea,1.680 Km-ko bidaia joan eta etorrian) izan ziren bisitarik gabe geratu zirenak, funtzionarioen arabera, haietako batek sartzeko baimenik ez zuelako eta egun berean, Txuma Altableren senide bat (Castelloko espetxea, 1.100 Km-ko bidaia joan eta etorrian), bisita baino ordu bat lehenago kartzelara iritsi ez zelako bisita ukatu zioten.

Etxeratek salatu nahi du, arauetatik haratago, espetxe politikak senideei eragindako kaltea indarrean jarraitzeaz gain oso erraz handitu daitekela ematen den arbitrariotasuna eta ziurtasun faltarengatik. Etxerat elkarteak euskal gizarteari dei egiten dio, mobilizazioetan parte har dezan, behingoz denon artean egungo espetxe politika eta honek sortzen duen sufrimenduarekin amaitzeko helburuarekin.

Josu Urrutikoetxeari ebakuntza egin diote

Bestalde, joan zen astelehenean Josu Urrutikoetxea euskal preso poiltikoari egin zioten ebakuntza Parisgo Cochin ospitale publikoan eta ongi joan zela adierazi dute bere senideek. Gaur goizean La Santé espetxean Egoitz, bere semea, bisita egin ondoren, ondorio fisiko logikoekin eta ahul, baina animikoki ongi ikusi duela esan du.

Josu Urrutikoetxea Alpeetan, Sallanchesen, erietxera premiaz prostata ebakuntza bat egitera zihoala atxilotu zuten joan zen maiatzaren 16an. Espetxean sartu ondoren, hiru hilabete eta erdira egin diote ebakuntza.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.