Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Senideen kondenarekin behin betiko amaitzeko premia aldarrikatu nahi dugu

hauxe.jpg

ETXERAT (2019-IX-29). Euskal gizartearengan Etxerat elkarteak duen konfiantza dela medio, dei egin diogu, behin eta berriro, moibilizazioetan parte hartzeko, behingoz, denon artean, egungo espetxe politika eta honek sortzen duen sufrimenduarekin amaitzeko helburuarekin.

Gaurkoan, espainiar agintariei egiten diegu interpelazioa. Ezkutuan dagoen sufrimendu bat existitzen da, euskal preso politikoen senide eta lagunen sufrimendua da hau.

Dispertsioa sufritzera kondenatzen gaituzte. Beraien espetxe politika senidearentzat kondena bat da eta sufrimendu honekin amaitzea premiazkoa da.

Ehunka familiek, milaka pertsonek, kondena hau pairatzea defendaezina da. Senideen kondenarekin behin betiko amaitzeko premia aldarrikatu nahi dugu.

Testigantzak jasotzen ditugu astero. Hona hemen hoietako batzuk. Senideek dute hitza.

Txemin (Galdakao):

(…) epaitu gabe kondenatu dute nire semea. Puerto de Santa Mariako espetxean aurkitzen den osabari ez bisitatzera kondenatu diote. Edozein pertsonarentzat 900 kilometro espetxera joateko eta 900 kilometro etxera itzultzeko egin behar izatea zaila bada,  pertsona helduentzat, haurrentzat, pertsona gaixoentzat… oraindik zailagoa da. Guztiz ezberdina izango litzateke gure senide presoa Euskal Herrian egongo balitz (…)

Jone (Galdakao):

 (…) duela 30 urte baino gehiagotik, astebururo gure bizia jokoan jartzen dugu gure senide presoen ondoan egon ahal izateko. Sufrimendu urte gehiegi dira, kilometro gehiegi, errepidean dauden arrisku gehiegi eta ez da ezer aldatu.  Epaitu gabe kondenatu gaituzte eta gure delitua senide izatea eta haiek maitatzea da (...)

Amaiur (Bilbo):

(…) zergatik uko egin beharko diet nire futbol partiduei, nire lagunen urtebetetze festei, ikastolako klaseei? 16 urte ditut eta jaio nintzenetik ez dut beste gauza bat ezagutu. Hau da ume ugarik jasan eta oraindik ere jasaten duten errealitatea espetxean dauden gure ama edo aitarekin egon ahal izateko. Ez diogu gure haurtzaroari uko egin nahi (…)

Rafa (Laudio):

(…) nire anaia Fontso eta Pili, Maribiren ama, ehunka kilometro egitera behartu zituzten. Pilik bere alaba bisitatu nahi zuen eta Fontso gidari. Fontso eta Pili ezarritako kondena errepidean bizitza galtzearena izan zen. Nire anaia, Pili eta dispertsio politikak eragindako beste 14 hildakoek aitortuak izateko eskubidea dute. Aski da. Dispertsio politikarekin amaitzea urgentea da (…) 

 

--------------------

Dispertsioak, eragindako ondorio larrien artean, istripuetan mota ezberdinetako ia 1.000 zauritu eragin ditu 30 urteetan zehar (urte honetan 13 pertsona izan dira kaltetuak); eta 16 hildako.  

16 biktima hauen memoria eta aitortza aldarrikatu nahi dugu, elkarbizitzaren eta konponbidearen norabidean aurrera egiteko. Berriz gertatuko ez dela ziurtatzeko.  Testuinguru honetan, azaroaren 23a dispertsioaren biktimen aitortzarako Gernikan egingo dugun ekitaldi nazionalaren berri eman nahi dizuegu.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.