Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Etxerat elkarteak euskal gizarteari preso baten urrunketa azal deiezaion eskatzen dio Sanchezen gobernuari

ETXERAT (2019-X-26). Atzo eguerdian Jon Enparantza presoaren senideek jakinarazi zioten Etxerat Elkarteari Zaballatik atera zutela, helmuga ezezagunarekin. Ondoren, Etxerat Elkarteak baieztatu zuen Estremerara eramaten ari direla, Madrilera.

Irailaren 30an eraman zuten Enparantza Zaballako espetxera, Arantza Zuluetarekin batera, presoen asistentzia lanak egiteagatik 11/13 sumarioan ezarritako zigorra betetzeko.

Jon Enparantza Madrilera eramatean pertsona gehiagoren bizia arriskuan jartzen da berriz ere, haien artean 5 adin txikikoak, dispertsioaren ondorioak jasatera kondenatuz.

Urrunketa honek Sanchezen jarduneko gobernuak espetxe politika orain dagoen salbuespenezko baldintzekin mantentzeko asmoa duela adierazten du, duela urte eta erdi eginiko aldaketaren iragarpena ezerezean utziz.

Etxerat Elkarteak euskal gizarteari urrunketa honen arrazoia azal diezaion eskatzen dio Gobernu espainolaren presidenteari, senide eta lagunen ezkutuko sufrimenduarekin behin betiko amaitu beharrean, behingoz elkarbizitzaren bidea hasteko, gizarte honen borondatearekin ez ikusiarena egiten jarraitzen baitu.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.