Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Eixabete Azurmendiri lagunek egindako omenaldia: Eskerrik asko, Eli, horietako pertsona bat izateagatik

ETXERAT (2019-X-28). Elixabete Azurmendi, Kepa Legina euskal preso politikoaren emaztea, joan zen irailaren bukaeran zendu zen. Eli eta Keparen lagunek omenaldia eskeini zioten joan zen ositralean Donostian. Hemen duzuen Etxerat Elkartearen izenean omnealdian esandakoa:

Espetxeak presoari soilik askatasuna kentzen diola eta bere eskubide guztiak bermatzen dituela esatea gustatzen zaie, zinismo eta seriotasun osoarekin. Guk ordea espetxeak askatasuna kentzen diola badakigu baina, horretaz gain, bere eskubideak eta duintasuna kentzen diola ere ikasi dugu. Euskal preso politikoen senide eta lagunak garen heinean, ikasi dugu ere, ez dutela nahiko horrekin eta gurekin ere berdina egin nahi dutela. Baina hor gaude gu, maite ditugulako et behar gaituztelako, familia eta laguna izateko eskubidea haiena eta gurea ere badelako. Eskubide hori defendatzen jakin izan dugu beti eta horregatik jarri digute horren zail. Bisita bakoitza odisea bat da, eskaerak, dokumentazioa, bidaia, paketea, espetxe aldaketak, ordutegi aldaketak, arautegi aldaketak… Ez du axola hilabeteak eta urteak pasatzea, kalkulatu ezin ditugun kilometro gehiago gure bizkarrean gehitzea, ez du axola zenbat espetxe ezagutu ditugun, zenbat zerbitzu bururekin eztabaidatu dugun, ezta espetxe-araudia buruz jakitea ere: astebururo zerotik hasten gara.

Hain zaila bihurtu digute dena; egonezina, tentsioa eta urduritasun gainditzeko bi gauzek bakarrik laguntzen digutela: beraiek ikusteko eta beraiekin minutu batzuk egoteko ilusioa eta hor beti dauden pertsonak, gure alboan, beraien denbora, beraien borondatea eta beraien konpromisoa eskainiz, beraiek gabe ezinezkoa izango liratekeena posible bihurtzeko. Gure arazoak bere egiten dituzten pertsonak, entzuten gaituztenak, babesteaz gain, laguntzen digutenak. Eskerrik asko, Eli, horietako pertsona bat izateagatik. Telefonoan eman zenituen ordu kontaezinengatik, konpontzea lortu zenituen arazo guztiengatik, kentzen ziguten lasaitasuna itzultzeagatik. Bidea motzagoa egiteagatik. Eskerrik asko partekatu genuen guztiarengatik, kilometroak, lainoa eta elurra, amorrua eta barreak, batzuetan beldurra eta beti, beti ilusioa eta itxaropena.

Ilusio eta itxaropen berarekin lanean jarraituko dugu. Ez da erraza, aurrera egiten dugu, baina ez nahi dugun bezain azkar, ez mina eta sufrimendu handia sortzen duen espetxe politika batek exijitzen duen bezain azkar. Inoiz eman behar ez zen egoera hau, iraganeko egoera izan beharko litzateke, baina oraindik bidea dugu egiteko. Esaera bat ematen duen arren, ez dago omenaldi hoberik zuretzat eta zuen ametsa egi bihurtzen ikusi aurretik joan zareten senide guztientzat: etxera ekarri arte lanean jarraitzea. Eta, nola ez, zuen lanari eta konpromisoari esker ona eta gure oroitzapena eskaintzea.

eliii.jpg

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.