Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Iheslari eta deportatuen itzulera normalizatua gauzatzeko proposamenak zehaztu ditu Foro Sozialak

ETXERAT (2019-XI-9). Foro Sozialaren eskutik, bilkura burutu dugu gaur Donostian, zio politikoengatik urteetan ihesean egon ondoren itzuli diren pertsonekin.

Bilkuraren xedea, ihes egindako eta deportatutako pertsonen itzulerarekin eta birgizarteratzearekin lotutako aurrerapenak eta zailtasunak aletzea izan da. 9 deportatu politiko daude oraindik Cuba, Venezuela eta Cabo Verden, eta bertan eskainitako datuen arabera, oraindik hogeita hamar gora iheslari.

Zailtasun handiak existitzen dira oraindik. Egoera hori lehen pertsonan bizi izan duten pertsonen testigantzen arabera, dagoeneko adinekoak dira, eta gehienek osasun-arazoak dituzte, larriak kasu batzuetan, babesa aurkitu zuten herrialdeetako bizi-baldintzen ondorioz hein handi batean. Itzuli ondoren, gabezia handiak dituzte lan arloan eta maila pertsonalean. Askok baldintza irregularretan lan egin behar izan dutenez, jubilazio prekarioa dute. Hamarkadetan urruti egoteak harreman familiar eta sozialak zaildu ditu.

Proposamen hauek zerrendatu ditu Foro Sozialak pertsona hauen itzulerari begira:

-Dagokien erakundeek ihes egindako pertsonen itzulera erraz dezatela, prozedura judizialik irekita ez badute edo, egon baziren, preskribatuta badaude.

-Torturapean lortutako testigantzekin akusatuak izan direnean itzulera bermatzea.

-Trantsiziozko justiziaren esparruan, konponbide juridiko bat artikulatu oraindik «deportazio-zigorra» pairatzen duten pertsona guztientzat.

-Preskripzioaren erabilera errepresiboarekin bukatzea; espaniar Auzitegi Nazionalari eskatu diote pertsona hauen abokatuei informaziorik ez ukatzea.

-Iheslari eta deportatuak normalizazio prozesuan parte aktibo izatea eskatu dute.

-Gainerako kasuei dagokionez, bake eta bizikidetza prozesu baten markoan itzultzea erabakitzen dutenentzako justizia trantsizionaleko neurriak zehaztea.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!

deportazioa.jpg

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.