Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Arantza Zuluetaren urrunketak espetxe politikaren aldaketaren iragarpenaren atzerakada suposatzen du

ETXERAT (2019-XI-11). Arantza Zuluetaren senideek Etxerat elkarteari jakinarazi diote euskal preso politikoa Zaballako espetxetik atera eta Picassenteko espetxera (Valentzia) daramatela. 

Pasa den irailaren 30etik darama Zuluetak Zaballako espetxean, Jon Enparantzarekin batera sartu zen Zulueta 11/13 sumarioan ezarritako zigorra betetzeko, presoentzat asistentzia eman izanagatik.

Enparantza Estremerara urrundu zuten pasa den hilaren amaieran eta, une honetan, Zulueta ere Euskal Herritik urrundua izaten ari da. Bidegabeea den erabaki honek Arantza Zuluetaren senide eta gertukoen biziak arriskuan jartzen ditu, dispertsioa eta urrunketa jasatera kondenatuz.

Etxerat elkarteak espetxe politikaren aldaketaren atzerakada honen aurrean bere ezkortasun eta etsipena adierazi nahi du. Euskal preso politikoen azken urrunketek, duela urte eta erdi Espainiako presidenteak iragarri zuen salbuespen neurrien amaieraren aurkakoak dira, atzerapauso gisa katalogatuz. Gainera, gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoen kasuetan, urrunketak beraien egoerak larriagotu eta behar duten tratamendu duina ez eramatea trabatzen du. 

Enparantzaren kasuan egin genuen bezala, euskal gizarteari urrunketa honen arrazoia azal diezaion eskatzen diogu Gobernu espainiarraren presidenteari eta, aldi berean, bai gobernu berria osatuko dutenengana, zein alderdi politikoengana ere zuzentzen gara, elkarbizitza eta bakearen bidean zein urrunketa eta dispertsioaren amaierako ibilbidean urratsak ematen eta ematen jarraitzea eskatzen dugu.

InprimatuPosta elektronikoa

 

 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Kale Nagusia 1, Erdia
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.